Bost Urki Auzo Elkarteak laguntza ekonomikorako deia egin du, Gazte egunean Udalak jarritako isun bati aurre egiteko
Auzoko jaietan Udaltzaingoak hainbat auzokide identifikatu zituen. Laguntza ekonomikorako deia egin dute, baina harremanetan jartzeko bideak ere zabaldu dituzte.
2017ko ekainean, ohikoa den moduan, Lakua Arriagako jaietako kontestuan, Gazte eguna antolatu zuten. Egun horretan, behin urtero egiten duten herri bazkaria bukatuta, kontzertu xume batzuk hasi zituzten plazan. Kontzertu horien erdian, 20:00ak aldera, lau polizia kotxe eta bi polizia motor sartu ziren plazara -nahiz eta autoan soilik bi kotxe egon zirela adierazi-. Tentsio uneak egon ziren, bertako batzuk identifikatu zituzten eta isun batekin mehatxatu zituzten. Kontzertuak bertan behera geratu ziren; isuna, aldiz, auzokideei jarri zieten.
Orain, ordea, laguntza behar dute. Laguntza ekonomikoa ekintzak egiten jarraitzeko eta orain arte bezala, auzotik auzoarentzako antolatu dituzten bertso-afariak, Olentzero mitologikoa, Euskararen eguna, Gazte eguna… egiten jarraitzeko.
Baina laguntza ekonomikoaz gain, ateak zabalik dituztela utzi nahi izan dute argi. Harremanetan jartzeko, zalantzak argitzeko edo astero antolatzen duten asanbladara hurbiltzeko bost.urki.auzoelkartea@gmail.com email kontua dute. Laguntza ekonomikorako martxan jarri duten kontu korrontea ES87 3035 0219 6621 9004 4558 (Laboral Kutxa) da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!