Bizilagunak Araba 2018 argazkitan
Igandean ospatu zuten 2018.urteko Bizilagunak Araba, bazkalorduan herrialde ezberdinetako ehunka lagun bilduz elkarte, etxe, txoko eta Gaztetxe ezberdinetan. Araban, aurreko urteko marka gainditu zuten, 1.300 lagun baino gehiago bilduz.
Hona hemen gaur Judimendiko gazteek eta @goian_gasteiz -ko kideek Bizilagunak ekimenean grabatutako bideoa! 💙🖤❤️🧡💛💚@BizilagunAraba pic.twitter.com/iaaqPkdU6L
— SUMENDI espazioa (@SUMENDIespazioa) November 11, 2018
Aurreko urteetako esperientzia arrakastatsuetatik tiraka, aurten ere Bizilagunak Araba ospatu dute herrialdean. Horretarako aukeratutako data azaroaren 11 izan zen, igandea. Etorkin, errefuxiatu eta bertako familiak bazkaltzeko elkartu ziren gurean, Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan ekimen berdina egiten zeuden bitartean.
Funtzionamendua oso erraza da. Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek hartu du parte, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua modu zabalean ulertzea nahi dute antolatzaileek: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…
“Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu”, azpimarratu zuten ekimeneko sustatzaileek. Araban, edizio honetan aurreko urteko marka hautsi zuten: 1.311 lagun aurreko urteko 1.000 lagunen aurrean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!