Bigarren hezkuntzako ikasle greba deitu du IAk biharko, urriak 27, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan
Ikasle Abertzakeak Hego Euskal Herriko ikastetxeetan aritu da lanean, azken asteetan, urriaren 27ko ikasle greba lantzeko. “Ofentsiba kapitalistaren garaiotan” hezkuntza erreformen eta politikarien iruzurraren aurka deitu dute osteguneko mobilizazioa.
“Argi eta garbi” dute hezkuntzaren alorrean ematen ari diren aldaketak ez direla langile klasearen beharretara egokitzen, ez eta ikas baldintzak hobetzen. Alta, azaldu dute hezkuntza erreformek “bizi dugun miseria betikotzea eta formalizatzea” dute helburu.
“Bestelako hezkuntza eredu baten beharra” aldarrikatuko du Ikasle Abertzakeakek, hezkuntza sistema sozialista, zehazki: kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua.
Eredu hori lortzeko bidean lanean “gaurdanik” hasi behar dela uste dute. Horregatik, ostegunekoa ez dute egun bateko mobilizaziotzat, “indarrak eta gaitasunak metatzea” dute helburu. Asmo horri erantzuten diote iragan asteetan egindako aurkezpenek, ekintzek, asanbladek zein tailerrek.
Gogorarazi dute “egungo sistemaren gaindipenarekin batera bakarrik konpunduko daitezkeela hezkuntza kapitalistaren erroko arazoak”, eta bide horretan dihardutela.
Greba Araban
Grebaren lanketa Arabar Errioxan, Mendialdean, Aiaraldean eta Gasteizen egin dute. Hiriburuko 13 ikastetxetan deitu dira paroak.
Mobilizazioa 11:30tan abiatuko da Andra Mari Zuriaren Plazatik.
Urriaren 27an ikasle langileok hezkuntza kapitalista diziplinatzaile, inposatzaile eta segregatzailearekin amaitzeko mobilizatuko gara.
Hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu! #U27IkasleGreba pic.twitter.com/8pguhzjSDz
— Gasteizko IA (@IAGasteiz) October 16, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!