Kimuak, 30 urte baloreak ikasten eta irakasten
Kimuak Atarrabi aisialdi taldeak 30 urte bete ditu. Gasteizen finkatutako talde hau, aldiz, ez da ohiko taldea: umeak, begirale bihurtzen dira urteen poderioz, erreleboak eta erabakiak urtez-urte helaraziz. Helburu nagusien artean daude euskara sustatzea, hezkidetza bultzatzea, elkarkidetza, euskal ohiturak ezagutzea eta bereganatzea, naturarekiko maitasuna garatzea eta kulturaniztasuna.
Martxoaren 17an, urteurren borobil hau ospatzeko, egun osoko jaialdia antolatu zuten Gasteizko Gaztetxean, belaunaldi guztien bazkari bat izanik puntu zentrala. 30 urte hauetan Kimuaketik igarotako kide ezberdinekin hitz egin dugu bideo honetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!