[HalaBideo] UdazkenFest | 2016ko Arabako Elkartasun Eguna
2016ko urriaren 1ean ospatu zen UdazkenFest, Arabako elkartasun eguna, Gasteizen. Hiriburuko tabernetan kontzertuak egon ziren eguerditik gaueko ordu txikiak arte; Matxete plazan txosnagunea eta ikuskizun ezberdinak; Probintzia plazan olerki eta dantzak; Plaza Berrian umeentzako txokoak … Eta beste hainbat ekintza.
Hilabete ugari eman zituzten antolakuntzatik dispertsioaren aurkako eguna prestatzen eta, azkenean, dispertsioaren aurkako hiriburua bihurtu zen Gasteiz. Arratsaldeko 18:00etan Olagibel kaletik abiatu zen “ManiFesta” arrakastatsua izan zen, oso; musika lagun, milaka lagunek dantza egin zuten “Euskal presoak etxera! oihukatzen zuten bitartean. Ekitaldia ere, dibertigarria izateaz gain, hunkigarria izan zen, zeharo.
Azken bisita. Azken bidaia. Azken paketea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!