Gasteizko Harresiagatik gaur epaitu dituzten 2 gazteak ez dira espetxera joango
Ez dira espetxera joango 2015eko maiatzeko Gasteizko Herri Harresiagatik gaur epaitu dituzten 2 gazteak, isun bat ordaintzearen truke, fiskatzarekin akordioa lortu ostean. Gazte hauek “espetxeratze arrisku larrian” zeudela jakinarazi zuten aurreko astean Gasteizko Harresiaren agerraldi batean.
9.00etan elkarretaratzea egin da Gasteizko epaitegien aurrean. Gaur, 13.30ean, Zigor Olabarriak (Eleak) elkarrizketa eskainiko du Suelta La Ollan, abenduan jarraituko duen epaiketaren inguruan.
Los dos jóvenes juzgados hoy por el Muro Popular de Gasteiz en mayo de 2015 no irán a prisión tras alcanzar un acuerdo con la fiscalía, por el que tendrán que pagar una multa. Gasteizko Harresia denunció en su comparecencia de la semana pasada que existía un “riesgo real de entrada en prisión” de estos jóvenes.
A las 9.00 se ha realizado una concentración frente a los juzgados de Gasteiz. Hoy a las 13.30 Suelta La Olla entrevistará a Zigor Olabarria (Eleak) sobre el juicio que continuará a mediados en diciembre.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!