Ekimen ezberdinak antolatu dituzte BDZ kanpainaren baitan, Maccabi Tel Aviv taldearen bisitaren harira
Abenduaren 29an Maccabi Tel Aviv Israelgo taldea egongo da Gasteizen, Baskoniaren aurka jolasteko. Hori dela eta, eragile ezberdinek elkarlanean eta BDZ kanpainaren baitan, ekimen ezberdinak antolatu dituzte “Israeli Boikot” aldarrikatzeko. Hitzaldiak, mahainguruak edota partidu egunerako kalejirak antolatu dituzte Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpainarekin bat eginez.
Abenduak 21
Isabel Pérez Hispan TV-ko kazetaria da: urteak daramatza Gazako egunerokotasuna jorratzen. Mussa´ab Bashir, aldiz, PFLP-ko preso palestinar ohia izateaz gain, kazetaria da. “La lucha de los presos palestinos” hitzaldia eskainiko dute biek, 19:30tan, Etxerat Elkartearen egoitzan (Kutxa plazan).
Abenduak 27
Oihaneder Euskaren Etxean, BDZ kanpainako kidea eta Hala Bediko Uhintifada irratsaioko laguna den Koldo Alzolak hitzaldia eskainiko du, Israelen aurkako boikota kirol arloan nola landu jorratuz: “Maccabiri boikota. BDZ eta kirol arloa”
Abenduak 29
Partiduaren egunean, kontzentrazio iraunkorra egingo dute eragile ezberdinek 17:00etatik 19:00ak arte Korreos plazan, “Maccabiri eta Isralei boikota. Ez zarete ongi etorriak” lemapean. Egunean bertan ere, Zuyana garagardotegitik (Betoño, 48 kalea) kalejira bat irtengo da Araba Arenaraino, partidua jolastuko duten guneraino.
*Igor Goikoleak Maccabiren bisita dela eta idatzitako artikulua: “BDZ, zilegitasuna irabazita duen ariketa internazionalista”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!