[Albistea] UdazkenFest-ek herri mugimenduko eragileen babesa jaso du
UdazkenFest jaialdiari babesa eman diote tabernariek, sindikatuek eta herri mugimenduko hainbat eragilek. Gasteizko Parral tabernan eskaini duten prentsaurrekoan, argi utzi dute: “Amaiera horren partaide, bultzatzaile, izan nahi dugu. Elkartasun Eguna gurea egiten dugu, tabernak elkartasun doinuz betez”. Gainera, aldarrikapenaz gain, jai giroa ere egongo da urriaren 1ean Gasteizen: “Astebururo, gure lagun eta senideek errepideak betetzen dituzten bitartean, guk tabernak betetzen ditugu”.
Sakabanaketak presoa zigortzen duela salatu dute, “senideak ere zigortuz eta euskal jendartea ere, aurrera ez egitera kondenatuz, konponbidea lapurtuz”. Azaldu dutenagatik, guztira 15 puntu egongo dira urriaren 1ean Gasteizen, kontzertu eta ikuskizun ezberdinak uztartuz 13:00etatik 21:00ak arte. Arabarrei luzatu diete azken deia: “Bete ditzagun Gasteizko kaleak, plazak eta tabernak elkartasunez”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!