2016 – 2017 ikasturteko parrilla aurkeztu dugu
Azaroaren 5ean 2016 – 2017 ikasturteko parrilla berria aurkeztu genuen Hala Bedi Tabernan. Irratsaio berezi batekin eta txistorraren berotasunean, aurtengo nobedadeak ezagutzeko aukera izan genuen.
Hala Bedi Bat-en (107.4 FM), besteak beste, nabarmentzekoak dira:
- “O no será”: Hala Bediko irratsaio feminista, feminismoen inguruan. Astelehenero 22:00etatik 23:00ak arte.
- “Erraietatik”: Kontrakultura eta iraultza. Astelehenero 23:00etatik 00:00etara.
- “Excavar en tiempos revueltos”: Arkeologia beste modu batean azaltzeko irratsaioa. Astelehenero 21:00etatik 22:00ak arte.
- “Suelta La Olla”: Hala Bedi Bat-eko magazin nagusia. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00ak arte.
Orain dela hiru urte egin genuen Hala Bedi Bi (88.8 FM) euskara hutsezko irratia sortzeko apostua. Gutxinaka – gutxinaka, pauso esanguratsuak eman ditugu. Aurtengo nobedade nagusiak:
- “Hizpidea” : Euskal Herriko egunerokotasuna. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 10:00ak arte Bilbo Hiriarekin batera.
- “Araba Hizpide” : 08:30etatik 09:00ak arte albisteak, prentsari errepasoa eta eguraldia. 10:00etatik 11:00k arte Arabako egunerokotasuna.
- “Alai Bedi” : Umeek ekoizten duten irratsaioa, larunbatero eta igandero 10:00etatik 11:00ak arte.
HalaBelarri egiteko kanpaina ere martxan dago, berriz ere. Hala bediren proiektu komunikatiboan sinisten duen edonorren ekarpena ezinbestekoa da; Hala bediko familiaren parte izateaz gain, proiektua bizirik mantentzeko eta aurrerapausoak emateko aukera ematen du HalaBelarri egiteak. Aurten, 33 urte bete ditu Hala Bedi Irratiak eta errotu den proiektu honi beste hainbat bultzada eman nahi dizkiogu, baina horretarako, ezinbestekoa dugu familia zentzu guztietan zabaltzea. Bi modu daude HalaBelarri egiteko:
- Hala Bedi Tabernan. Kutxi kaleko 98ko tabernan, postontzi bat kokatu dugu; tabernariari galdetu, txartela bete eta harremanetan jarriko gara zurekin.
- Hala Bediren webgunean: halabedi.eus/halabelarriak/ Datuak idatzi eta harremanetan jarriko gara zurekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!