[Bideoa] Gasteizko segurtasun kameretan sabotaje ekintzak egin dituzte, “bugesiaren kontrol sozialaren” aurka
Azaroaren 18an Gasteizen izango den manifestaziora deitu dute Hala Bedik jasotako bideoan.
Hala Bediko erredakziora bideo bat heldu da, Gasteizen azken hilabeteetan ugaritu diren segurtasun kameren aurkako ekintza batekin. “Gazte langileok burgesiaren kontrol soziala borrokatu!” da bideoaren leloa, eta bertan sabotaje ekintza bat ikus daiteke segurtasun kamera batzuen aurka. Era berean, pareta eta erakusleiho batzuetan margoketak egin dituzte.
Azaroaren 18an manifestazio bat izango da Gasteizen, Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, arratsaldeko 19.00etan abiatuko dena Santa Maria plazatik. Manifestazio hartara joateko dei egin dute bideoaren egileek.
Gasteizko udalak iaz iragarri zuen adimen artifiziala baliatzen zuten kamerak jarriko zituztela, erdigune eta Alde Zaharrean batez ere. Ahots kritiko asko entzun dira. Kamera horietako 17 jarriko dituen kontratua esleitu du dagoeneko udalak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!