Bi atxilotu Gasteizko EAJren mitinean
Atxilotuak mitinaren perimetrotik kanpo zeuden, inolako jarrera susmagarririk gabe, lekukoen arabera. Hala ere, poliziak bat-batean biak identifikatzeko eskatu eta segituan atxilotu ditu.
64 eta 24 urteko bi pertsona atxilotu zituzten atzo Gasteizen ematen hari zen EAJren mitinean. Une horretan, Andoni Ortuzar bere hitzaldia ematen ari zela, kalez jantzitako hainbat polizia bi pertsonari oldartu zaizkie, aita eta semea ziren.
Atxilotuak mitinaren perimetrotik kanpo zeuden, inolako jarrera susmagarririk gabe, lekukoen arabera. Hala ere, poliziak bat-batean biak identifikatzeko eskatu eta segituan atxilotu zituen.
Segurtasun Saileko iturrien arabera, agenteek «susmagarri» gisa katalogatu dituzte bi pertsonak, baina ez dute zehaztu zergatik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!