Bi asteko ufada antolatu dute SUmendi espazioan
Azaroaren 23tik abenduaren 5a arte eskaintza zabala eskainiko dute Judimendiko gazteek. SUmendiren proiektua indartu eta auzokideekin harremanak sendotzeko baliatuko dute ekimena.
SUmendi arnasteko bi asteko ufada antolatu dute Judimendiko gazteek; SUmendi arnasteko egitarau oparoa prestatu dute. Duela hiru urte jarri zuten martxan espazio autogestionatua Gasteizko Judimendi auzoan eta oraingoan jauzi berri bat eman nahi dute.
Hiru urte horietan zehar “auzoko beharrei begira egin du norbidea” SUmendik, eta norabide horri eusteko eta proiektua indartzeko antolatu dute bi asteko egitaraua. Azaroaren 23an ekingo diote solasaldi, tailer eta ekimenei eta abenduaren 5an emango diote amaiera. Haurrak, gazteak zein helduak gerturatzea nahiko lukete antolatzaileek, auzokideen eta proiektuaren arteko harremanak sendotzeko: “Jarrai dezagun SUmendi guztion gune dela aldarrikatzen eta auzoaren arnasgune bihurtzeko pausuak eraikitzen”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!