Beste zazpi euskal preso politiko gose greban, Garirekin elkartasunez
Garikoitz Etxeberria Goikoetxea preso lizartzarrak gose greba hasi zuen Zaballako espetxean apirilaren 19an, zelda partekatzera behatu eta uko egin zionean zigor bezala isolamenduan jarri zutela salatzeko. Orain, beste zazpi preso batu dira gose grebara elkartasunez.
Apirilaren 14an iritsi zen Gari Palentziako Dueñasetik Zaballako espetxera. Modulura eraman zutenean ziegan beste preso batekin bikoiztera behartu zuten eta, uko egin ziolako, bakartze egoeran daukate ordutik.
Hasieran, patio greban salatu nahi izan zuen egoera, baina konponbide arrastorik ez zela ikusita, gose greba hasi zuen apirilaren 19an. Seigarren eguna du gaur.
Beste zazpi euskal preso politiko batu dira gose grebara, espetxearen inposaketaren aurka, Garirekin elkartasunez.
Elkartasun ekimenak kalean
Aske antolakundeak elkartasun ekimenak antolatu ditu. Apirilaren 28an, ostirala, elkarretaratzea deitu dute Gasteizen, Legebiltzar aurrean, 19:00etan.
Apirilaren 29an, larunbatean, espetxe martxa egingo dute Zaballako presondegira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!