Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, ziegan urkatuta
Preso bat hilik topatu dute larunbat iluntzean Zaballako espetxean. Salhaketa elkarteak eman du berria. Bere ziegan urkatuta aurkitu dute funtzionarioek 47 urteko gizonezkoa, jatorri hegoamerikarrekoa.
Salhaketak jakin duenez, presoak egunak zeramatzan gaizki, azkenean, bere buruaz beste egiteraino. Elkarteak EITBri esan dio ez dakitela suizidioaren protokoloa aplikatu zaion edo ez, ez eta isolamenduan zegoen ere, “baina badakigu egunak zeramatzala gaizki eta bakarrik zegoela”.
Salhaketako bozeramaile Julen Guarestik nabarmendu du “kartzelak buruko gaixotasunak izateko baldintzak sortzen eta areagotzen dituela” eta kartzelaren zentzua eta helburua “zigorretik harago birkokatu behar” dela , “espetxea eta birgizarteratzea bateraezinak direlako, antagonikoak”.
Seinalatu du, era beran, Eusko Jaurlaritzak Espetxeen eskumena jaso zuenetik bi urte pasa direnean “euskal espetxe ereduak huts egiten duela, betiko eredua izaten jarraitzen duelako”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!