Beste etxegabetze bat Gasteizen, Udaltzaingoaren, Canutoren eta mailegu-emailearen laguntzarekin
Irailaren 6an “Gato” kaleratzen saiatu ziren, baina epaitegiak bertan behera utzi zuen kaleratzea. Kaleratzeak Stop Arabak Urtaranen jarrera salatu du.
Gasteiztar bat eta bere bi seme-alabak bere etxetik kaleratu dituzte, Valentin kalean. “Gato” ezizenarekin ezagututako bizilaguna kaleratzeko sarrailagilea eta mailegu-emailea azaldu dira etxean, bi udaltzainekin batera. Kaleratzeak Stop taldeak Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gaiarekiko duen jarrera salatu nahi izan du. Gainera, Canuto sarraila-dendari leporatu diote ere kaleratzearen errua.
Irailaren 6an, mailegu-emaile batek “Gato” kaleratu nahi zuen arren, bertan behera geratu zen kaleratzea. Hau eta bi adingabeko kaleratzeko asmoa zuten eta Ertzaintza hurbildu da kaleratzea gauzatu nahian. Azkenean, epaitegiek bertan behera utzi dute etxegabetzea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!