Belen Gonzalez preso politikoaren heriotza salatu dute Arabako leku ezberdinetan
Elkarretaratzeak egin dituzte ostegunean eta ostiralean Gasteizen, Amurrion eta Laudion, Belen Gonzalez euskal preso politikoaren heriotza salatzeko. Aiaraldeako herrietan, ostegun arratsaldean egin zituzten mobilizazioak. Gasteizen, aldiz, ostiralean egin zuten kontzentrazioa, Kalera Kalerak deituta.
Gonzalezen osasunak okerrera egin zuen azken asteetan eta asteazken gauean hil zen, Donostiako ospitalean: 59 urte zituen. Elkarretaratzeetan adierazi dutenez, “Gonzalez burujabetzaren eredu zen, nazio askapenean eta feminismoan”.
1989an, Gonzalez ETAren ordezkaritza taldeko kidea izan zen erakunde armatuak Espainiako Estatuarekin izan zituen negoziazioan Aljerian eta Suitzan. 1999.urtean espetxeratu zuten baina azken zortzi urteak etxean eman ditu preso, espetxealdi arinduarekin, minbiziaren ondorioz.
Santo Domingon ere egon zen Gonzalez. Aljeriako negoziazioek porrot egin ostean, Santo Domingon eman zituen hamar urte, eta 1999an bigarren aldiz izan zen ETAren ordezkari izateko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!