Bauhaus, gizarte hobea eraikitzeko grinatik nazismora
Hilero bezala Kantoira hurbildu da kolaborazioa egitera Hebe Gonzalez arkitekto gazteiztarra eta gaur mugimendu modernista eta bereziki Bauhaus-a izan ditu hizpide. Izan ere, Alemaniako telebista publikoak ekoizi du dokumental bat Bauhaus diseinu eskolan emakumeek izan zuten paperari buruz eta hari horri tira egin dio Hebek. Gerrak suntsitutako Alemanian sortu zen Bauhaus eskola gizarte hobeago bat eraikiko zuen gazte belaunaldi bat formatzeko helburuarekin eta nazien gora egin ondoren itxi zuten. Zer gertatu zen tartean? Eta modernismo horren zein adierazle ditugu gure inguruan?
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!