Baserria| Herri medikuntza eta sendabelarrak
Gaurkoan, lau astetik behin Gorka Menendezek egiten digun kolaborazioa izan dugu Hizpidean.
Gaurko kolaborazioan, baserriaren ikuspuntu ekonomikoa eta baserriaren krisiaren gaiak alde batera utzi ditugu eta baserritar gizartean herri medikuntzak eta sendabelarrek zuten garrantziaz mintzatu gara Hizpidean.
Herri medikuntza baserri aurrekapitalistetan ematen zen praktika gisa azaldu digu. Honen baldintza materialak azalduz hasi da, eta ahoz ahozko transmisioaren garrantzia azpimarratu du, jakituria etnografiko gisa. Horrez gain, baserri hauetan inguruko baliabideen erabilpen zuzena ematen zela azaldu digu, landareek berebiziko garrantzia izanik, eta hortaz, nola ez, sendabelarrek.
Hainbat sendabelarren inguruan mintzatu gara, hala nola, pasmobelarra, te de roca, berbena edota asunak dituzten propietateez eta horiei emandako erabileraz.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!