Barrundiako Kilimak guraso elkartea Hezkuntza Sailburuarekin batzartuko da gaur Eskola Txikian matrikulatutako haur guztien onarpena eskatzeko
Barrundiako Kilimak guraso elkartea gaur elkartuko da Cristina Uriarte hezkuntza sailburuarekin eta Maite Alonso sailburuordearekin. Atzo bilera hori exigitzeko elkarretaratzea egin zuten Eusko Jaurlaritzaren aurrean; Barrundiako Eskola Txikian matrikulatutako haur guztiak onartuak izatea eskatzen dute.
Bi urteko lanen ondoren datorren ikasturtean zabalduko ditu ateak Barrundiako Eskola Txikiak, auzokideek herriarentzako “funtsezkotzat” jotzen duten proiektua. Matrikulazio epea itxita 21 ikaslerekin hasi behar zuen 2020/2021 ikasturtea Eskola Txikiak baina Hezkuntza Sailak ez ditu onartu lehen hezkuntzan matrikulatutako sei haurren matrikulazioak, haur hauek eskolatik kanpo utziz
Elkarretaratzea egin zuen atzo Barrundiako Kilimak Guraso Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Cristina Uriarte hezkuntza sailburuarekin eta Maite Alonso sailburuordearekin bilera bat exijitzeko. Barrundiako Eskola Txikian matrikulatutako haur guztien onarpena eskatu dute eta prest azaldu dira “lehen hezkuntza irekitzea ahalbidetuko duen konponbidea lortzeko bide desberdinak negoziatzeko”. Gaur 11:00etan adostu dute bilera Hezkuntza Saileko ordezkariekin.
“COVID-19-k Hezkuntzan ezarriko lituzkeen neurri berriekin onuragarria izango litzateke Barrundian lehen eskola irekitzea, egungo neska-mutilen kopurua egokitzeko” azaldu dute guraso elkarteko kideek. “interes politiko eta ekonomikoen gainetik” haurrentzako egokia den konponbidea lortzea dute helburu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!