Auzoaz kutsatzea galaraziko duen txertorik ez da aurtengo Zaharraz Harro jaietan
Gasteizko Alde Zaharreko jaiak hasiko dira gaur arratsaldean, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Ekainaren 28ra arte dozenaka ekintza antolatuko dituzte auzoari kolorea tea bizitasuna emateko helburuarekin.
Gaur arratsaldean, txupina lehertzearekin batera, hasiko dira Gasteizko Alde Zaharreko jaiak. “Auzoaz kutsa zaitez! ¡Para el barrio vacuna ninguna!” lelopean bere hamabigarren edizioari helduko dio Zaharraz Harrok, auzotik eta auzoarentzako sortutako jai autogestionatu eta partehartzaileak.
Egitarau oparoa osatu dute ekainaren 28a bitarte Alde Zaharrari bizitasuna eta kolorea emateko: Hitzaldiak, mahai-inguruak, bertsosaioak, musika emanaldiak, umeentzako ekintzak, kaleko zinema, kirol jarduerak…
Aste osoan zehar zenbait erakusktea eta azoka egongo dira auzotik barreiatuta. Zaharraz Harroko kideek argazki erakusketa osatu dute Alde Zahrreko iragana gertuagotik ezagutzeko eta ibilbide bat prestatu dute kaleetan zehar argazkiak jarraitu ahal izateko. Gainera Zapateneo kultur elkarteak banatzaileen eta liburuen azoka jarriko du martxan ekainaren 23tik ekainaren 27ra, Zapatari kalean bertan.
Aldarrikapenerako tartea ere izango da aurtengo Zaharraz Harron. Ostralean, ekainak 26, Auzoan Bizi plataformak manifestazioa burutuko du Alde Zaharrean zein Gasteizen bizi den etxebizitza larrialdi egoera salatzeko, eta ekainaren 28an, LGTB+ askapenaren nazioarteko egunean, E28 koordinadorak deitu duen mobilizazioarekin bat egingo du Zaharraz Harrok.
Hala Bediren kaleko emisio berezia
Hala Bedik, Arabako komunikabide libreak, bere aletxoa jarriko du ere auzoko jaietan. Ekainaren 26an kaleko emisio berezia eskainiko dute Bollerias plazatik. Goizean goiz hasiko da kaleko emisioa ohiko magazinekin eta iluntzera arte luzatuko da Hala Bediko irratsaio desberdinen laguntzarekin batera. Kaleko emisio honekin agur esango dio Hala Bedik irrati-ikasturteari.
Ostiraleko kaleko emisioaz gainera, ekainaren 25ean auzoko pertsona nagusiei eskainiko zaien “Zaharrez Harro” irrati programazio berezian ere lagunduko du Hala Bedik.
3,2,1…Tatxaaannn!! Hementxe aurtengo egitaraua!!
Gora #ZaharrazHarro!!
3,2,1…¡¡Voilá!! Ya tenéis la programación de este año!!
Gora #ZaharrazHarro!! pic.twitter.com/A8lV9gsQiy— Zaharraz Harro (@ZaharrazHarro) June 18, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!