Otsailaren 23an hasi eta ekainaren 8ra arte izango dira kontzertuak Gazalbideko Ole Tu tabernan.
2016. urtean hasi ziren Gasteizko Txagorritxu auzoko Zizta Euskara Taldea Auzoa Kantari ekimena hauspotzen. Azken urteetan etena izan badu ere, 2022an ekimena berreskuratu eta egitarau oparoa aurkeztu dute.
Euskararen erabilera bultzatu asmoz, kultura, euskara eta musika uztartzen ditu Auzoa Kantarik. Asko izan dira azken urteetan antolatu dituzten gasteizko musikari gazteen zuzeneko kontzertu akustikoak, euskarazko kanta zahar, berri, ezagun zein ezezagunak jo eta abesteko beta eman dutenak. Ikusleen parte-hartzeari ere eman diote garrantzia antolatzaileek: kantutegiak egin eta banatzen dituzte nahi duen orok kantatu dezan.
“Lagunekin zein bakarka, euskal komunitatea saretzeko aukera ederra da. Euskarak espazioa irabazi eta euskaraz bizitzeko aisialdi eskaintza emanaz”, antolatzaileen hitzak.
Otsailaren 23an hasi eta ekainaren 8ra arte, asteazkenero izango dira kontzertuak Gazalbideko Ole Tu tabernan, iluntzeko 20:00etan. Asi, Arrimu, Iune eta Paula, Txirristauregi eta El Arrabal abeslariek beteko dute aurtengo programazioa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!