Autodefentsa feministarekin erantzun diote Txagoko erasoari
Txagoko jaietako ostiral gaueko erasoari erantzuteko elkarretaratzea egin dute auzoko txosnagunean. Gogoratu dutenez, aurreko egunean erasotzaile bat jai-eremutik bota zuten autodefentsa baliatuz horretarako.
Zehaztu dutenez, ordua biak aldera, neska gazte batzuk barrara hurbildu ziren, gizonezko batek neska bati droga edalontzian bota ziola salatzeko. Orduan, protokoloa aktibatzea erabaki zuten, neskarekin geratuz emakumeetako batzuk eta erasotzaile identifikatzen beste batzuk.
“Txagoko jaietatik eta Gasteizko Mugimendu Feministatik argi utzi nahi dugu atzo gauean egin bezala gizarte hetreopatriarkal honen milaka aurpegiei autodefentsa feministarekin erantzuten jarraituko dugula”, amaitu dute.
*Eraso sexistak salatzeko Mugimendu Feministak telefono-zenbaki bat izango du 24 orduetan auzoko jaietan eta Gasteizko jaietan: 688 744 411
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!