Autobusak antolatu dituzte Arabatik, SAREk urriaren 8an Illunben antolatutako mobilizazio eta jaialdirako
Izan Bidea dinamikaren baitan ezarritako 3.127.326 km-ko erronkari amaiera emango dio Sarek Urriaren 8an Donostian. 11:00etan azken kilometroak egingo dituzte Donostia inguruko herrietako kideekin eta handik Ilunbera manifestazio «koloretsu» bat egingo dute. Ilunben izango da, ondoren, Sarek antolatu duen jaialdia, goizaldera arte.
Jaialdi horretan izango dira, besteak beste, txosna gune bat, bazkaltzeko tokia, haurrentzako gunea eta hainbat kontzertu; horien artean, Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Doctor Deseo, Eñaut Elorrieta, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, Sua, Andoni Oilokiegi, Trikidantz, Ttek elektrotxaranga, Porrotx, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus.
Sarek adierazi duenez “urriaren 8an erronka honi amaiera eman ez ezik, urte luzeetan urruntze-politikaren amaieraren alde aritu diren herritar guztiak batu nahi ditugu, politika honen amaiera gauzatzen ari den honetan, berau egi bihurtzeko emaniko bultzada eskertu eta guztiona den lorpen hau guztiz gauza dadin aldarrikatzeko”.
Autobusak Arabatik
Sarrerak eskuragarri daude eta joan eta itzultzeko autobusak antolatu dituzte. Araban, hauek dira autobusetarako zerrenda eta izen-emate lekuak: Aiaraldean Urduña (Mugalde herriko taberna), Amurrio (Txokogorri taberna) eta Laudio (Bazter eta Sorgin tabernak), Gasteizen Garraxi tabernan, Errioxan 628 973 219 telefono zenbakira deituta eta Gorbeialdean 626 676 246 telefonora.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!