Kurdistani elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dute Gasteizen, Turkiako Estatuaren azken bonbardaketen aurka
Turkiako estatuak beste erasoaldi bat hasi du, eta erresistentzia kurduaren 700 kilometroko lurraldea bonbardatzen ari da. Kurdistanen aldeko elkarretaratzea asteartean, azaroak 22, izango da Loma Jeneralaren Plazan, 19: 00etan, “Gelditu dezagun Turkiaren beste inbasio bat Kurdistanen” lelopean.