Irregulartasunak salatu dituzte Arabako ESIko kudeaketa ekonomikoan

LAB sindikatuak salaketa jarri du EAEko Fiskaltza Nagusian, Gasteizko Santiago ospitalean enpresa pribatu batek hornitu beharko lituzkeen produktuak diru publikoaren kargura hornitzen ari direla antzeman dutelako.

Unibertsitateko sarreran kateatu dira neska* ikasleak autodefentsa feminista aldarrikatzeko

Indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren baitan ekimena burutu dute Gasteizko Unibertsitateko neska* ikasleek Elurretako sarreran kateatuz. Arabako beste hainbat tokitan ekimenak egin dira ere, arratsalderako mobilizazio gehiago daude antolatuta.

Azaroaren 28an indarrak bildu eta hezkuntza sistema propio baten alde borrokatuko dute ikasleek

Ikasle greba burtuko dute azaroaren 28an, “Gora Ikasleon Borroka” ekimenak bultzaturik. Gasteizko kaleak hartuko dituzte 12.00etan Correosetik abiatuko den manifestazioan.

Eserialdia burutu dute Garbialdiko langileek Txagorritxuko ospitalean

Garbialdiko langileek premiazko bilera bat exijitu diote Osakidetzako ESI Arabako zuzendaritzari, Garbialdik zerbitzu orduak murriztu nahi dituela jakin ostean.

Hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia dela aldarrikatuko du Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 25ean

Indarkeria sexistraen aurkako nazioarteko egunean kaleak hartuko ditu Euskal Herriko mugimendu feministak. Gasteizen manifestazioa deitu dute Andra Mari Zuriaren plazatik.

Bostgarren greba eguna igarota greba mugagabeari ekingo diote Elecnorreko langileek

Greba eguna izan dute gaurkoa Elecnor Telecominucaciones enpresako langileek. Zuzendaritzaren pasibitatearen aurrean greba mugagabea abiatuko dute datorren abenduaren 9an.

Urte beteko espetxe zigorra ezarri diote Gasteizko Mercedes fabrikako zuzendariari

2016an auto istripu bat eragin eta ihes egitea egotzita urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio Arabako Probintza Auzitegiak Espainiako Mercedes konpainiaren zuzendari den Emilio Titosi.

Bi asteko ufada antolatu dute SUmendi espazioan

Azaroaren 23tik abenduaren 5a arte eskaintza zabala eskainiko dute Judimendiko gazteek. SUmendiren proiektua indartu eta auzokideekin harremanak sendotzeko baliatuko dute ekimena.

Kutxi kaleko 79. zenbakia desalojatu dute arazo estrukturalengatik

Azaoraren 15ean urgentziaz desalojatu zuten Aiztotegi kaleko 79. zenbakidun eraikina teilatua behera erori ostean. Auzo Elkarteak neurriak exijitu dizkio udalari auzoan hedatuz doan gaitz honi erantzuteko.

Gasteizen bizi den etxebizitza problematikaren aurrean kaleak hartuko dituzte azaroaren 30ean

Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak, Drecho a Techo-k, mobilizazioa deitu du azaroaren 30erako. Gasteizek etxebizitzaren inguruan bizi duen egoera larria salatu eta instituzioei neurriak lehenbailehen hartzea exijituko diete.

Mercadona saltokia zigortu dute jarrera antisindikala egotzita

Gasteizko Lan Arloko epaitegiak ebatzi du zigorra Mercadonak ELAko ordezkari bati osagarri bat ordaintzeari uko egin ostean.

Aranako auzo elkartea eta Mercedeseko enpresa batzordea isundu ditu Udalak kartelak jartzeagatik

Auzoko jaietako kartelak jartzeagatik 750 euroko isuna jarri dio Udalak Aranako auzo elkarteari, Mercedes fabrikako enpresa batzordea ere arrazoi berdinengatik isundua izan da.

“Borroka da giltza” tresna aurkeztu du GESek etxebizitza problematikari modu kolektiboan erantzuteko

Aurrekoa astean jarri zuten “Borroka da giltza” ekimena martxan GESeko kideek. Dinamika horren bidez salatu nahi duten lehenengo kasua eman dute ezagutzera.

Legutioko udaletxeko balkoitik “Euskal presoak Euskal Herrira” dioen kartela kentzeko eskatu dute

Egin ezean, “jarduketa judizialak” abian jarriko dituela agindu du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaordeak.