Gasteizko Txosna batzordeak abuztuaren 5ean “kaleak hartzeko deia” egin du eta egun osoko egitaraua aurkeztu du
Iaz bete zituzten 40 urte Gasteizko Txosnek, baina ezohiko egoerak eraginda “etenaldi bat” egitea erabaki zuten. Hala ere, ez dute inola ere haien jarduna eten eta eguneroko lanari ekiten jarraitu dute Txosna Batzordea osatzen duten eragileek. Aurten kaleak hartzeko deia egin dute jaietan, abuztuaren 5ean antolatu duten egun osoko egitarauan parte hartzeko gonbita luzatuz.