Faktoria eta Zurrunbilo, asteburuko izarrak

Hitzordu eskaintza zabala aurkituko duzu asteburu honetan Araban. Guzti horien artean aipagarrienak jarraian jaso ditugu.

Lanuzteei esker, aurreakordioa lortu dute Berriak-BM Shop supermerkatuko langileek

Laugarren lanuztea zuten deitua gaurko supermerkatuko langileek. Aurreakordioa mahaigainean bertan behera uztea erabaki dute.

Presentan un ambicioso plan para sustituir los proyectos de las líneas de TAV en Álava

Las plataformas contrarias al TAV y los principales sindicatos del sector han presentado un acuerdo en el que piden una política de transportes basada en la adecuación de las actuales líneas de tren. Si se aplicara, las líneas Burgos-Vitoria y Vitoria-Iruñea del TAV no serían necesarias.

Diaspora Africana de Euskadi presenta la IV Edición de la Semana de África

La semana comienza el día 18 de mayo y termina el 25. Constará de exposición de arte, charlas, un taller de mujeres y cine africano

Alestis zigortu dute ABLEEarekin sexu diskriminazioa eragiteagatik

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Alestis kondenatu du, 2020ko maiatzean ezarritako ABLEEan hiru emakume langile sexualki diskriminatzeagatik. Enpresak 6.251 euro ordaindu beharko dizkie kalte-ordainetan.

Langile gasteiztar bat hil da Basaurin, teilatu batetik erorita

49 urteko langile gasteiztar bat hil da lan istripu baten ondorioz. Basauriko (Bizkaia) Arteagoiti industrialdeko Acenomar enpresan zegoen, konponketa lanak egiten, eta teilatutik erori da.

Ikusgunek hamalau eraso LGTBI+fobikoren berri eman du Araban

Azken urtean egondako 14 eraso LGTBI+fobiko zenbatu ditu Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak Araban. Aurreko urteetan baino intzidentzia gutxiago jaso dira, baina «beherakada hori egoera pandemikoarekin estuki lotuta dago, eta horrek zaildu egin du indarkeriazko egoerak salatzea, bai eta tradizionalki eraso asko (jaiak, aisialdiak, etab.) gertatu diren gunerik ez egotea ere».

Gasteiz «lehertu» nahi dute maiatzaren 15ean, etxebizitza eskubidearen eta okupazioaren alde

Egun gutxi falta dira larunbateko mobilizazio egunerako, eta Lehertu Gasteiz ekimenak bere abestia eta bideoklipa kaleratu ditu. Maiatzaren 15ean, 17:30ean osatutako hiru blokek 18:00etan bat egingo dute Andre Maria Zuriaren plazan.

«Legez kontrako» dorre meteorologikoa Iturrietako Mendietatik kentzeko eskatu dute

Aixeindarrek Iturrietako Mendietan kokatu duen dorre meteorologiko berriak Erroetako kontzejuarekin 2019an sinatutako akordioa eta hegaztien ugalketa babesteko akordioa urratzen dituela salatu du Arabako Mendiak Aske plataformak.

Jazarpen poliziala salatu du Gasteizko gaztetxeak

Azken hilabeteotan, Covid19aren aitzakipean mota eraso polizial konstantea jasan dutela salatu dute: isunak, identifikazioak, kontrol-saiakerak, … Gaztetxea kriminalizatzeko beste saiakera bat dela iritzi dute eta larunbat honetan burutuko den «Lehertu Gasteiz» manifestaziora joateko deia luzatu dute.

Auziperatutako kideei elkartasuna helarazi diete Tubacexeko langileek, epaitegi aurrean

Zuzendaritzarekin bildu dira Enpresa Batzordeko kideak, baina ez dute inolako adostasunik lortu. Gauzak hala, borrokan jarraitzeko deia luzatu dute sindikatu guztiek.

Catella-Vitalquiler eta Eusko Jaurlaritza salatu dituzte Arartekoaren aurrean, Chaymae eta bere hiru seme-alaben etxegabetzeagatik

Kaleratzeak Stop elkarteak familia 767 euroko zor batengatik babes ofizialeko etxebizitzatik legez kanpo kaleratu zutela gogoratu du.

«Lehertu Gasteiz» bere abestia kaleratu du

«Lehertu Gasteiz» ekimenak abesti bat kaleratu du maiatzak 15eko manifestazioari begira giroa berotzeko. Abestiarekin batera bideoklipa egin dute Hala Bideoko kideek.

Gasteizko Gaztetxeak elkarretaratzea deitu du

«Gure guneak gal ez ditzagun, gaztetxeak defendatzeko hautua egin behar dugu, hauen gaineko kontrola eta erabilera bermatu ahal izateko». Horretarako, Gaztetxeak elkarreteratzera deitu du.