A desalambrar : M-21 Eutsi Kurdistan!

Hilabete luze igaro da Kurdistanen epizentroa izan zuen lurrikara ikaragarri hartatik. Hori dela eta pasa den astean etxe hontako magazinetako batean, Suelta la ollan hain zuzen, Europan errefuxiatu bizi den Sozdar emakume kurduari egin zioten elkarrizketa emititu nahi dugu.

Abestiaren erradiografian abesti borobila, aldarrikapena eta dantza son kubatarraren doinura batzen dituen ‘Jarabe Vietnamita’ Quintín Cabrera Uruguayko kantautorearen esku.

Bukatzeko gaurko kolaborazioan, 1883ko martxoaren 17an Engels berak Marxen hilobi aurrean botatako miresmen eta maitasunez jositako berbak izango ditugu entzungai.

A desalambrar : M-14 Errepresioari erantzun!

Gaurko elkarrizketan Boltxek argitaratutako azken liburuaren aurkezpena egiteko parada izango dugu: “Manual de militancia dentro y fuera de la cárcel”. Bertan Saïd Bouamama idazleak George Abdallah Ibrahim militante komunista libanoarraren bizitza eta borroka kontatuko dizkigu. Frantziako kartzeletan denbora gehien daraman preso politiko honi buruzko saiakera fin hontan sakontzeko Boltxeko kide den Inmarekin solastuko gara.

Abestiaren erradiografian ‘Gallo rojo, gallo negro’ abestia baino, ereserki iraultzaileari egingo diogu lekua. Bere sorreratik bere egileak urteak berau grabatu gabe egotetik iraultza egarri direnen ezpainetan hilezkor egitera pasa delako, oilar gorri ausarta laster gailenduko delako.

Gaur bost urte betetzen dira Marielle Franco erahil zutela Rio de Janeiron. Brasilgo ezkertiarrentzako erreferentea izan zenaren ibilbide politikoa azaltzera datorkigu Ander Otaño kolaborazioan.

A desalambrar : M-7 PALESTINA ASKATU!

Gaurko elkarrizketan Palestinara joko dugu. Azken asteetako egoera gertutik jarraitu eta salatzeko asmoz Shuruk izango dugu solaskide, bera Masar Badil eta Al-Karama emakume palestinarren mugimenduko kide da.

Abestiaren erradiografian Amalurrari alai eta indartsu kantatzen dion Guadalupe Urbina ezagutuko dugu. Costa Ricako kantautorearen ‘La cumbia de la niña’ gozatzeko aukera izanik.

Kolaborazioan Begoña Gartzia Arandigoyen, ‘Alba’ ezizenez, ekarri nahi digu gogora Itsaso Lekuonak. Nikaraguara mediku bezala abiatu zena Garesen, Nafarroan orain dela 57 urte jaioa izan zena El Salvadorren erahil zuten mundu justu baten alde borrokatzeagatik, internazionalismoan sinisteagatik.

A desalambrar : O-28 Badatoz Askapenaren Brigadak!

Martxan dago jada Askapenaren Brigada kanpainia, euskal herriko erakunde internazionalistak bere brigadetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du apirilaren 9rarte. Aurtengo kanpainaren ezaugarriak hobeto ezagutzeko, gaurkoan Askapenako kide den Urtzi Iriarte elkarrizketatuko dugu.

1976ko otsailaren 27an Saharar Errepuklika Demokratikoaren izendatzea burutu zuen Nazio Kongresu Sahararrak. Abestiaren erradiografian urtemuga hontaz baliatu gara Mariem Hassan emakume saharar honen ‘Haiyu’ kantua, eukeraz ‘eutsi!’ zitekeena entzuteko.

Datorren martxoaren 11an Bilbon burutuko den NATOren aurkako manifestazioa aitzaki, inperialismoaren beso armatu honek duen historia kriminalari so gabiltza. 70-80ko hamarkadetan zehar Hego Amerikan milaka pertsona izan ziren erahilak, atxilotuak edota desagertuak AEBetatik gidatutako Condor Operazioa zeritzon horretan. Sarraski honetan ofiziala ez den OTANen partehartze eskutuaz mintzatuko da Shaila Fernandez gaurko kolaborazioan.

A desalambrar : O-21 OTAN-EB EZ! EUSKAL HERRIA ANTIIMPERIALISTA!

Datorren ostegunean, otsailak 23, Gasteizko Errekaleor auzoan izango den hitzaldia aurkeztu nahi dizuegu. Iñaki Gil de San Vicentek eskeiniko digun solasaldiaz eta martxoaren 11 NATOren aurka antolatutako mobilizazioaz hitz egiteko Askapenako kide den Ester Muñoz elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian klasiko bat, memoria eta itxaropena bizirik mantentzeko balio duten kantu horietako bat eskeintzera gatoz. ‘El derecho a vivir en paz’ abestian Vietnamen demostratu zuten bezala, antolakuntza eta borrokaz badelako garaipenerako tartea gogoraraziko digu Victor Jarak.

Gaurko kolaborazioan liburu bat aurkezteko asmoz datorkigu Iñigo Bilbao. El Viejo Topo argitaletxeak 2021an kaleratutako ‘Quiebras y pugnas del tablero político mundial’ non nazioartean eta geopolitikan iaioak diren hainbat izen ezagunen 11 artikuluren bilduma topatuko dugun.

A desalambrar : O-14 Comuna o nada!

Gaurko elkarrizketan Venezuelara joko dugu ‘El Maizal’ komunako kide den Angel Prado komuneroarekin solastera. Errepublika Bolivariarrean ematen diren antolakuntza herrikoien esperientziak edota komunen nondik norakoak hobeto ezagutzeko asmoz.

Abestiaren erradiografian Gata Cattana rapera eta poetaren ‘Los siete contra Tebas’ izen bereko diskan biziraun duen kanta aurkeztuko dizuegu. 2012an erditutako abestiak ez du gaurkotasun zantzurik galdu, tamalez nola ez, ta III.Mundu Gerraren mehatxupean irmotasunez eta adorez errimatzen du Kordobakoak.

Kolonbiako espetxe baten erraietatik testigantza eta protesta hitzak jaso ditugu, gaur bertan hasita, bertako presoek aurrera eramango duten gose grebaren arrazoiak adierazten. Kolaboraziorako ahotsa jartzen duenak Kolonbiako ‘Movimiento Nacional Carcelario’ko kidea da eta 14 urte daramatza kartzelan.

A desalambrar : O-07 Frantzia sutan

Gaurko elkarrizketan Frantziar Estatuaren inguruan arituko gara. Protestak, errepresioa, Kurduen hilketak eta ixiltasun informatiboaz arituko gara.

Abestiaren erradiografian Keny Arkanaren “La Rage” izango dugu mintzagai.

Azkenik, Kolaborazioan, Monroe doktrina eta fundamentalismoaen inguruan arituko da Aitor.

A desalambrar : U-31 ERREpresioa

Gaurko elkarrizketan Askapenak argitaratu berri duen ‘Europar Batasuna eta Errepresioa’ izenburua duen txostena aztertzea da asmoa ta horretarako Aratz Estonba abokatu eta militante internazionalistarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian Çerxa Sorese, euskeraz -Iraultzaren gurpila- izena duen ereserki kurdoaren bertsio bat aurkeztuko dizuegu.

Kolaborazioan Clara Zetkin-en hitzak baliatuz gerraren arriskuaz, honen aurkako jarreraz eta alderdi komunistek gudaren aurrean hartutako edota hartu beharreko erabakietaz jardungo zaigu Ester Muñoz.

A desalambrar : U-24 Faxismoaren kontra Abya Yala borrokan!

Gaurko elkarrizketan MST edo Movimiento sin Tierra-ko zuzendaritzako kidea den Miguel Estedile izango dugu mintzalagun azken egunotan Brasilen emandako gertakariei buruz hitz egiteko.

Abestiaren erradiografian Daniel Viglietti musikari uruguaitarraren ‘Yo vivo en un tiempo de guerra’ abestia entzungo dugu, kantua 1973an, nola ez, erbestean grabatuko zuen Bertold Brecht poeta alemaniarraren hitzak tarteko.

Kolaborazioan Txileko estatuaren eskutik herri Maputxea jasaten ari den errepresioaz eta honen aurrean garatutako borroka eta erresistentziei buruz arituko zaigu Mery, Preso Maputxeen aldeko Euskal Herriko kolektiboko kidea.

A desalambrar : U-17 Zer dio Asiako erraldoiak?

Gaurko elkarrizketan Iñaki Gil de San Vicente, pentsalari marxista, izango dugu mintzalagun. Txinaz, bertako egoeraz, hedabideen manipulazioaz eta nahitaez geopolitikaz arituko gara.

Abestiaren erradiografian Sepultura trash-metal talde brasildarraren ‘Manifest’ abestia eskeiniko dizuegu. 1992an Brasilgo Carandiru espetxeko sarraskia gogoratu eta justizia aldarrikatuko duena.

Kolaborazioan Abya Yala edo Amerikaren egoeraren analisi bat eskeiniko digu René Behoteguyk arreta berezia Brasil eta Perun jarriz.

A desalambrar : A-20 Borrokak darrai!

Gaurko irratsaioan 2022ko kolaborazioen errepasoa egingo dugu eta gogoeta bat utziko dizuegu data berezi honetan

A desalambrar : A-13 BIJI KURDISTAN!

Azken egunotan gogor erasotu du Turkiak Kurdistan, bertako egoera baloratu eta ofentsiba honen ertz guztiak aztertu ahal izateko, Askapenako kidea den Aratz Estombarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian Kurdistanen geratuko gara, ‘A las barricadas’ abestiaren bertsio kurdoa entzun eta sentitzeko prest.

A desalambrar : A-6 MARICHIWEU!

Gaurko saioa, gose greban dauden Wall Mapuko preso politikoei eskeini nahi diegu. Horretarako, elkarrizketan Wall-Mapuren defentsan gose greban dauden preso politikoen inguruan jardungo dugu. Horretarako, Wall Mapu Euskal Herria elkarte internazionalistako kide den Mery izango dugu gurekin.
Abestiaren erradiografian Luanco rap-lari maputxearen “Sabor de la tierra” abestia entzungo dugu.

Ondoren, preso dagoen Arauco Mallecoko koordinadorako werkena den Héctor Llaitulen ezkutitza entzungo dugu.

A desalambrar : A-29 Europa jo puntuan!

Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Frantzesca militante italiarra izango dugu mintzalagun.

Abestiaren erradiografian rap metalerotzat jo dezakegun abestia eskeintzera gatoz. Sons of Aguirre rap taldea eta Scila jatorriz heavya den banden arteko elkarlan eta fusioak sortutako ‘La cigarra y la Hormiga’ abestia hain zuzen.

Amaitzeko gaurko kolaborazioan ‘Apurtu Kapitalaren Europa’ Askapenaren irakurketa izango dugu entzungai, mundu osoko langileon bizi baldintzak diseinatzen dituzten zapalkuntza sistemekin amaitzeko gure lehen urratsa kapitalaren Europarekin amaitu eta langileon Europa bat sortzea delako.