A desalambrar : U-25 Indiferentziari gorrotoa!

Gaurko elkarrizketan nazioarteko analista den Txente Rekondo izango dugu solaskide azken asteotan, Kazakhstan ematen ari diren matxinaden nondik norakoak ulertzeko beharrezkoak diren gakoak eskeintzeko asmoz.

Abestiaren erradiografian Adrian Goizueta argentinarraren ‘El Salvador, El Pueblo Vencerá’ diskaren parte den “Canción de Farabundo Martí” kantuaz arituko gara. Iraultzaile komunista honen amets zein borrokak bizirik dirautela oroitzeko aitzaki musikatu paregabea.

Abestiaren gaiarekin jarraituz, pasa den urtarrilaen 22an 90 urte bete zituen El Salvadorren eman zen nekazarien matxinada komunistari buruz arituko gara gaurko kolaborazioan. Bertan Farabundo Martík erein zuen hazi iraultzaileaz eta bere oinordeaz mintzatuko zaigu Jonathan.

Urtarrilaren 22an baita ere, baina kasu honetan 1891an jaio zen Antonio Gramsci. Filosofoa, marxista eta besteak beste kazetaria izan zen italiarra, baina ezerren gainetik militante komunista izan zenaren “Odio a los indiferentes” bere lanaren pasarte bat eskeiniko dizuegu hitzak tartetxoan.

A desalambrar : U-18 Gaztelan ere NATOri EZ!

Gaurko kolaborazioan Presoak SOS bildumaren atal berri bat eskeiniko dizuegu. Txileko preso politikoen egoera mahaigaineratu nahi du gaurkoan Walterrek, hausnarketa garbi eta interesgarri bat planteatuz… Geratu gurekin, entzun eta pentsatu.

Ezin genuen urtarrila pasatzen utzi Kubako iraultzaren garaipena gogoratu barik. Beraz, 1959Ko urtarrilaren 1eko inperialismo yankeearen porrot hura ospatzeko, Silvio Rodriguezen kantu, bat eskeiniko dizuegu, gaurko abestiaren erradiografian, Preludio de Girón.

Ondoren elkarrizketari ekingo diogu. Gaurkoan Gaztelara joko dugu bertako Izquierda Castellana alderdiko militantea den Albertorekin hitz egitera. Ekainean Madrilen burutuko den OTAN edo NATOren gailurraz batetik eta IzCa beraren kontrako azken erasoei buruz bestetik aritu gara besteak beste.

Azkenik, Hitzak tartetxoan Rosa Luxemburg ekarri nahi dugu gogora. 1919ko urtarrilaren 14an bere erahilketaren bezperan hain zuzen idatzi baitzituen ondorengo berba hilezkor: izan nintzen, naiz eta izango naiz.

A desalambrar : A-21 Txile: atzo, gaur eta etzi…

Hasteko Sandra Trafilaf Yáñez maputxea eta militante komunista izango dugu gurean. Sandrak 19 urte zituela eta Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Espetxetik atera eta kazetaritza ikasi zuen, ordutikan ez dio idazteari eta militatzeari utzi. Adi beraz, badauka eta zer esan.

Abestiaren erradiografian Victor Jararen ‘Vientos del Pueblo’ dakarkigu gaur Iñakik. Pasa den abenduaren 19an Txileko hauteskundeetan ultraeskuin Pinochetista botere politiko instituzionaletik apur bat urrutiago geratu zela azpimarratu bai, baina faxismoak han ere dena “lotua eta ondo lotua” utzi zuela gogorarazteko asmoz.

Ondoren eta gaiari jarriki, Victor Jararen erahilketaz eta Txileko diktaduraren errepresioaren lagin txiki bati buruz arituko gara gaurko kolaborazioan. Kantautorearen borreroek ez zuten ziurrenik jakingo 44 tirok zenbat irakaspen ezkutzatzen zituzten.

Azkenik, Hitzak tartetxoan, Alfonso Sartrek miresmen eta maitasun osoz idatzitako poema bat eskeiniko dizuegu. “Pequeña elegía a un hombre delgado” noski, Argalari zuzendutako hitzak eta irrikak biltzen ditu. Gaur 43 urte betetzen dira faxistek Jose Miguel Beñaran erahil zutenetik, hauek ere bere ezjakintasunean Argalaren pentsamendu eta moldea hilezkor bihurtuz.

A desalambrar : A-14 Munduko preso politikoak kalera!

Hasteko Boliviara joango gara Gabriel Villalbari egindako elkarrizketan. Golpetik eta batez ere azken hilabeteetan eskubiak izandako oldarraldiaz arituko da bera.

Abestiaren erradiografian Rage Against the machine talde Amerikarraren Freedom kantua aurkeztuko digu Renek, berarekin Leonard Peltier preso politikoaren bizitza eta borroka ekarri nahi du gaurko saiora.

Ondoren, Walter Wendelinek bere kolaborazioan munduko preso politikoen inguruan ausnarketa egiten jarraitzen lagunduko digu.
Ostean, Hitzak tartetxoan, Saida Menephi ila alaman antolakunde sozialista klandestinoko kidea zen marrokiarraren hitz batzuk ekarriko dizkigu Esterrek. bera 1977ko Abenduaren 11an hil baitzen kartzelan egiten ari zen gose grebaren ondorioz. Batzuk, bizia eman baitute gosez, beste batzuoi askatasun gosea ireki ahal izateko. Jarrai dezagun gose hori zabaltzen!

A desalambrar : A-30 Izan pirata!

Hasteko datorren abenduaren 11n Gasteizko Gaztetxean ospatuko den Askapenak antolatutako jaialdi internazionalistaz arituko gara. Hortaz gain erakunde internazionalistak egin berri eta egiteko asmoarekin dagoenaz arituko zaizkigu Itsaso eta Saul Askapenako kideak.

Abestiaren erradiografian Habeas Corpus talde madrildarraren ‘La riqueza es un crimen’ kantua aurkeztuko digu Iñakik, munduko zati batek bestearen kontra eragindako zapalkuntza ozen salatzen duena.

Ondoren beste fitxaje berri bat aurkeztuko dizuegu atseginez. Jon Mikel Fernandezek bere lehendabiziko kolaborazioan aurrerantzean landuko dituen gaiak aurkeztuko dizkigu, internazionalismoari itsasoaren eta arrantzaren ikuspegitik heldu nahi diola aitortuz. Kapitalismoaren lehen gudu zelai izan omen zen ur masa erraldoi, ezezagun bezain misteriotsu ta askotan ilun honek bere baitan gordetzen dituen kontraesanekin bustitzera datorrela agindu ere.

Ostean, Hitzak tartetxoan, Shadia Abu Ghazaleh, FPLP-ko militante eta erresistentzia palestinarraren buruetako bat ekarri nahi dugu gogora. Atzo bete zituen 53 urte Shadiaren heriotzak, lehergailuak manipulatzen harrapatu zuenak. Borrokan jarraitzeagatik laga omen zituen atzerrian ikasketak, bere hitzetan, bere herrian titulua zintzilikatzeko paretarik euki ezean ez baitzuen zentzurik.

A desalambrar : A-16 NATO ez Gasteizen ez inon!

Hasteko Kelli Mafort Brasilgo MST-ko kidea elkarrizketatuko dugu. Ebanjelismoak eta pentekostalismoak Amerika Latinan duen eraginaz, fenomeno sozial gisa ulertuta MST-k berau ikertzeko garatu duen ikuspuntuaz mintzatuko gara.

Gaurko abestiaren erradiografian Inadaptats musika talde komunista eta indepentistaren kantu bat dakarkigu Iñakik. Bertan OTAN, euskaraz NATO, imperialismo yankiaren tresna bat dela, eta Euskal Herrian bezala, herri langile katalanak ere NATOri ezetz esan ziola gogoraraziko digu.

Ondoren eta aurreko abestiaren gaia askatu gabe ‘Okupatutako herria’ izeneko kolaborazioa eskeiniko digu Xabik borrokarako deia egiteko asmoz. Egunotan gure herrian NATOk gauzatzen ari dituen maniobra militarrak aitzaki argi azalduko dizkugu zeintzuk diren interes burges zein inperialistak defendatzen dituen beso armatuak. Bere hitzetan, “ezkutukoa denak ez duelako esan nahi existitzen ez denik”.

Kuba gabe ezer ez litzakelako berdina izango, irla txiki erraldoi honen aurkako eneagarren eraso inperialistari gure erantzun xumea egiteko asmoz, amaierako hitzak tartetxoan 70.hamarkadan, La Habanan bertan, Roque Daltonek idatzitako poemarekin utziko zaituztegu.

A desalambrar : A-19 Marichiweu товарищ

Gaurkoan ezinbestean Wallmapun jarri nahi dugu gure arreta, bertan errepresio latza jasaten ari baitira egunotan maputxeak polizia zein militarren eskutik. Txileko presidenteak dekretatutako Salbuespen Egoeraz, azken erasoetaz eta maputxeen borroka eta erresistentziaz hitz egiteko Gabi Basañes Wall Mapu-EH elkarteko kidea izango dugu gurekin.

Ondoren wallmapun geratuko gara gaurko abestiaren erradiografian Luanko musikari maputxearen ‘Sabor de mi Tierra’ izeneko rap-kunbia eskeiniko baitigu Renék. Hamaika aldiz irabaziko dugu! Edo mapunzungun hizkuntzan, Marichiweu!

Ondoren, aurtengo hirugarren kolaboratzaile berria aurkeztuko dizuegu. Itsaso Lekuonak bere asmoak argi utziko dizkigu hasieratik eta aurrerantzean internazionalismoa gorpuzten duten emakume erreferenteen izen eta izanak ekarriko dizkigula agindu ere. Herrion arteko elkartasuna osatzen duten ahizpen zerrenda goraipatuz.

Bukatzeko, hitzak tartetxoan pasa den azararoaren 7ko Urriko Iraultzaren urtemuga aitzaki Clara Zetkinen berbak eskeintzera gatoz. Munduko lehen estatu proletargoaren jaiotza eta antolakuntzatik bost urte pasa zirela bere ondorio eta oinarrizko ekarpenak mahaigaineratu baitzituen Clarak 1922an.

A desalambrar : A-02 Palestina, lurra eta askatasuna!

Hasteko Palestinarekiko elkartasunari nondik nora heldu behar diogun argitzera goaz, datorren ostiralean Maccabi Tel Aviv saskibaloi talde israeldar sionista izango baita Gasteizen bertan enegarrenez. Elkartasuna ekintza zein estrategia politikoan nola bihurtzen den hausnartzeko BDZ plataforma eta Askapenako kide den Ester Muñozekin solastuko gara.

Ondoren eta aurreko gaiari eutsiz, gaurko abestiaren erradiografian iparraldeko Xiberoots taldearen ‘Palestina’ izeneko kanta dakarkigu Iñakik. Zuberoatik elkartasun sustraiak opari.

Ondoren, eta bigarren astez jarraian, beste kolaboratzaile berri bat aurkeztuko dizuegu. Kapuscinkiren ‘Kristo fusilarekin’ liburuaz arituko zaigu Iñigo Bilbao. Internazionaliston liburutegietan ezinbestekotzat jotzen ditu kazetari poloniarraren idatziak mundu osoko liberazio borroka eta prozesuetan sakontzen duten heinean.

Bukatzeko, hitzak tartetxoan 1965ean Parisen bahituta, torturatua, erahila eta desagerrarazia izan zen Ben Barka sozialista marrokiarraren berbak izango ditugu entzungai, Tricontinentalarekin bat egiteko deia egiten zituenekoak hain zuzen.

A desalambrar : U-26 Antifaxistak beti!

Hasteko Italiara joko dugu bertako ‘Cambiare Rotta’ gazte antolakunde komunistako kide den Francesscarekin mintzatzeko asmoz. Italian bizi duten egoeraz, kaleko zein korbatadun faxismoaz, Italiako historia antifaxistaz partisanoetatik gaur egun arte edota etsaia behingoz eta betirako suntsitzeko borrokamolde eta elkarlanaz arituko gara.

Faxismoari aurre egiteaz ari garela, gaurko abestiaren erradiografian Ana Tijoux eta Shadia Mansourren ‘Somos Sur’ kanta entzuteko aukera izango dugu. Musika orokorrean eta hip-hopa zer esanik ez, beti izan direlako erresistentzia eta borroka ideologikorako katalizatzaile paregabeak.

Ondoren kolaboratzaile berria aurkeztuko dizuegu atseginez. Gaur egun bizi dugun krisi klimatikoaren jatorri eta ondorioak jorratzen dituen hausnarketa dakarkigu Anek. Araba Bizirik plataformaren lana ta manifestua hizpide duelarik barrenak hustu eta kontzientziak puzteko asmoz eskeiniko digu bere estreinako kolaborazioa: Lurra herriari deika!

Bukatzeko, hitzak tartetxoan gaur 1969an ‘The Black Panter’ egunkarian argitaratutako editorial bat eskeiniko dizuegu. ‘Autodefentsarako Pantera Beltza Alderdia’ 1966an AEBetan sotutako erakunde politikoak formakuntzan eta autodefentsan sustraitzeaz gain, arrazakeria, kapitalismoa eta inperialismoaren kontrako borrokan oinarritu zituen bere ekintza eta pentsamendua.

A desalambrar : U-19 Bizitza errebeldeak ehuntzen!

Pasa den astean ospatu zen Hernanin Demokrazia Komularen Lehengo Nazioarteko Kongresua. Proiektu horrren jaiotzaz, jardunaz eta etorkizunaz mintzatzeko Parte Hartuz ikerketa tadeko eta Oinharri Eskolako kidea den Saul Kurto izango dugu gaur elkarrizketa lagun.
Abestiaren erradiografian, Herrialde katalanetatik gaur KOP taldearen ‘Vides rebels’ abestia entzungo dugu. Iñakiren hitzetan, taldearen kanta guztietan bezala, hau ere amorruz beterikoa, indartsu bezain sendoa, letra errebeldez osatutakoa.

Historia garaileek idazten dutela argi dagoela esan genezake. Ba gaurko kolaborazioan, hori bakarrik ez, sententziak ere garaileen esku daudela azaltzera datorkigu Iñaki. Nurembergo epaiketaren 75. urteurrenaz baliatu eta urriaren 1eko gertakari ezberdinak josiz bordatuko digu bere tesia.

Bukatzeko, hitzak tartetxoan gaur Thomas Sankararen berbak izango ditugu. 34 urte bete berri dira Burkina Fasson, bertako burgesiari zein imperialismo kanpotarrari hortzak erakutsi zizkiotenak erahilak izan zirela, noski, herri oso baten askatasun eta justizia nahiak ito nahian.

A desalambrar : U-12 Gora Herrion Erresistentzia!

Hasteko Oinharri eskolak urriaren 17-22 bitarte antolaturiko Hitzaldi Biraren inguruan arituko gara. ‘Formazio Politikoa eta Herri Hezitzaileak mundutik Euskal Herrira’ izenburupean zortzi parada prestatu dituzte eta horren nondik norako eta edukien xehetasun guztiak Leire Azkargortak eskeiniko dizkigu gaurko elkarrizketan.

1492an Kristobal Kolonek Amerika “aurkitu” zuela dio wikipediak. Espainiar Estatuak legez izendatu zuen eguna “Fiesta Nacional” legez 1987an, aurretiko izena, 1913an batailatua izan zena, “Fiesta de la Raza Española” hura disimulatu nahian. Datak nahaste aldera, Pilarreko Ama Birginari Hispanitatearen Ama ren titulua ezarri zion Juan Palblo II.ak hain zuzen. Imperioaren eta elizaren arteko ezkontzak nahitaez sortuko zuen dogma sendoa egun bakar batean sustraituz.

Zapaldutako herri langileok ezinbestean halako sinboloak estutu eta erabiltzera derrigortzen gaituzte pentsamendu hegemonikoari eta indarrez ezarritako ideologia kapitalistari aurre egiteko. Erresistentzia eta borroka hori aurrera eramateko internazionaliztok ekintzaz, hitzaz eta jakintzaz baliatuko gara. Horretarako gure gaurko irrasaioko hurrengo atalek U-12a dute ardatz.

Abestiaren erradiografian, esaterako, Amparo Ochoak abesturiko Gabino Palomaresen ‘La Maldición de Malinche’, erresistentziaren aldeko ohiua, ekarriko digu gogora Renek.

Kolaborazioan Kubara joko dugu Iñaki Etaioren eskutik. ‘Amerikako Lehengo Errebeldea’ bezela izandatu dutena, Hatuey buruzagi tainoaren inguruan arituko baizaigu, karibeko irla honetan askatasun grinak mendeak baituela argi utziz.

Bukatzeko, hitzak tartetxoan Fidel Castro eta Hugo Chávezen mintzaldiekin utziko zaituztegu.

A desalambrar : U-05 Agur eta ohore, Sastre!

Ikasturteko lehenengo irratsaio honek Afganistan izango du abiapuntu. Horretarako, azken hilabeteetan bertan izandako gertakariak hausnartu eta hobeto ulertzeko Askapenako kidea den Ainhoa Alberdi elkarrizketatuko dugu.

Jarraian, abestiaren erradiografian Carlos Pueblaren “Un nombre” kanta aurkeztuko digu Iñakik. Jakin baitakigu 1967Ko urriaren 9an CIAren esanetara tiros hil nahi izan zutena, hilezkor bihurtu zutela ezinbestean. Batzutan izen bat nahikoa delako internazionalismoa aipatzeko, pentsamendu bat goraipatzeko edota borroka bat aldarrikatzeko. Ernesto Guevara, izen bat.

Izen propioetaz ari garela, gaurko kolaborazioa Armada Gorriko kide izan zen Lyudmila Pavlichenkoren bizi ta ekintzak dakarzkigu gogora Tamarak. Hutsik egiten ez zuen frankotiratzaileak historia egingo zuen galderari punteria zorrotzez erantzun baitzion ere: “Zenbat gizon akatu dituzu?” zen galdera, “Gizonik ez, baina naziak 309”. Erantzun bakar batean zenbat lezio.

Bukatzeko, hitzak tartetxoan ezin beste izen haundi baten apologia egiteari utzi. Irailak 17an zendu zen Alfonso Sastre, dramaturgo, iraultzailea, internazionalistaren obraren lagin txiki bezain ezinbestekoa eskeiniko digu Esterrek. Egin al duzue inoiz hitz zuen itzalarekin? Ba adi kamarada.

A desalambrar : E-22 Hamaika herri ditugulako maitatzeko eta mundu oso bat askatzeko! Gora borraka internazionalista!

Ikasturte bitxia izan dugu hau, ta horrexegatik, irratsaio berezia ekeini nahi dizuegu, gaur udaosterarte despedituko baikara. Urritik hona 32 irratsaio izan dira, 2.800 emisio minutu, 50 elkarrizketa inguru, hamarnaka kolaborazio eta nahi bezain berriak izan ez diren ehunka notizi. Garaipen, erresintzetzi eta irakaspenen bila jo dugu hamaika herrialdetara. Euskal Herriko zein nazioarteko eragilee anitzekin jarri gara harrematen. Gehienak kamarak ia guztiak bidaide eta makina bat lagun direnekin solastu gara. Jakin, astero bataz besteko, hamaika lagunek (hamar gehi bat kasu honetan) hartu dugula parte.

Munduari eman diogu buelta berau irauli nahian. Olerki, liburu, abesti edota manifestuak aipatu ditugu besteak beste. Gai aunitz jorratu ditugula esan dezakegu harro ta jarraian horren lagin txiki bat eskeini nahi dizuegu. Zazpi izan dira aukeratutako blokeak, non, korte esanguratsuak entzun ostean gaur estudioan bildu garenen artean komentatzea den asmoa. Enborra klase borroka eta internazionalismoa izanik, ondoren Memoria historikoa, Europar Batasuna, Ekialde hurbila, Inperialismoa , Errepresioa, Feminismoa eta Osasuna izango dira gurean adar.

A desalambrar : E-15 Sor ditzagun 11 Vietnam!

Hasteko, Munduko Presoak SOS atalean gaur Sahararen inguruan arituko da gure lagun Walter.

Jarraian, Ekialde hurbilera joango gara Ainhoa Alberdiren eskutik aurreko astean Araba Hizpiden egidako elkarrizketa berreskuratuz.

Abestiaren erradiografian Tendencias taldearen Hasta Siempre kantua ekarriko digu Iñakik.

Ondoren Kristo fusilarekin liburuaren aurkezpena ekarriko digu Ruben Santxezek asteko kolaborazioan.

Eta azkenik, bukatzeko, gaurko Hitzak tartetxoan Ernesto Guevara CHE iraultzailearen urtebetetze eguna aitzakitzat hartuta, bere hitz internazionalista batzuk ekarriko dizkigu Esterrek. Ez dakigu, kristo fusilarekin ikusiko genukeen inoiz, baino ziur CHEk kristo guztia fusilarekin jarriko zuela munduko txoko guztietan.

Has dezagun saioa, urte honetako azken gazetarekin Bearen ahots eta Jesusen hitzekin.