A desalambrar : E-13 Guerra hotsak ekialdetik!

Gaurko elkarrizketa etxe hontako magazina den Hizpide saioan izan da emititua beraz esker mila zuoi aurrena. Bertan Askapenako kidea den Ainhoa Alberdi internazionalista izan dute gonbidatu Ekialde Hurbileko egoeraz mintzatzeko.

Ostean abestiaren erradiografian Banda Bassotti, 1989an sortutako rock, ska eta punk talde italiarraren ‘Un altro giorno d’amore’ izango dugu entzungai.

Azkenik kolaborazioan humanitarismoaren humanitate faltaz aritu zaigu besteak beste Aitor Bikandi hausnarketa eta ekintza politikorako gonbite gisa.

A desalambrar : E-06 Berriz altxa Haiti!

Haitiren egoera sozio-politikora gerturatu nahi dugu gaurkoan eta horretarako Islanda Micherline elkarrizketatuko dugu. La Vía Campesinako parte den erakunde bateko kidea da bera Rasin Kan Pèp La antolakundearen barne egoteaz gain.

Ostean abestiaren erradiografian Ali Primera kantautore iraultzaile venezolarraren ‘Basta de hipocresia’ kantu zorrotz, zintzo eta zuzena aditzeko parada hartuko dugu.

Gaurko kolaborazioan 1986ko pelikula argentinarra ekarri nahi dugu gogora, Hector Oliverak zuzendutako “La noche de los lápices” haiz zuzen ere. Memoria ariketa hau Iñigo Bilbaoren eskutik biziko dugu, filmak ondo baino hobeto islatzen baitu zinema politikoa deritzonaren zentzu eta fundamentua.

A desalambrar : M-30 Euskal Herria salgai!

Pasa den maiatzaren 23an Barakaldon Banku Mundialak burutatuko bisitaren arira erakunde honen kontra antolatutako mobilizazioari heldu nahi diogu eta horretarako egun hartako antolatzaile izan zen Araba Bizirik elkarteko kidea den Iñigo Lezarekin solasteko aukera izango dugu.

Ondoren abestiaren erradiografian Vallekaseko No Konforme rock taldeak Berta Caceres hondurastarraren omenez sortutako ‘Seremos Millones’ kantua entzuteko aukera izango dugu.

Abestia soilik ez, gaurkoan kolaborazioa ere eskeiniko diogu Berta Cáceresi. Lurraren defentsan eta uraren pribatizazioaren aurka tinko borrokatzeagatik akatu zutenaren bizi, pentsamolde eta ekintzen errepasoa egingo dugu Itsaso Lekuonaren eskutik.

A desalambrar : M-23 Aukerarik gabeko hauteskundeak

Pasa den maiatzaren 14an Turkian burututako hauteskundeen emaitzetatik tiraka bertako egoera zein bere inguruan edota mundu mailan izango dituen ondorio eta eraginak aztertu nahi ditugu gaur gure elkarrizketatuarekin batera, abokatua eta militante internazionalista den Aratz Estonbarekin hain zuzen.

Ostean abestiaren erradiografian Ali Primera kantautore iraultzaile venezolarraren ‘Basta de hipocresia’ kantu zorrotz, zintzo eta zuzena aditzeko parada hartuko dugu.

Amaiera aldera gaurko kolaborazioan “Marxismoa Abya Yalan” bildumaren hirugarren kapitulua eskeini nahi dizuegu, pentsamendu marxista latinoamerikarraren argazkia eskeini digun Jonathan Montilla internazionalistaren esku eta ahotik.

A desalambrar : M-16 Gogoratzen ahal duzue Txileko altxamendua?

Gaurko elkarrizketan Txile aldera jo nahi dugu bertako koiuntura politikoa zein maputxeen egoera aztertzeko asmoz. Horretarako Sandra Trafilaf Yáñez izango dugu mintzalagun. Sandra maputxea eta militante komunista da, 19 urte eskaz zituelarik Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Ordutikan ez dio pentsatu eta borrokatzeari utzi.

Maputxe herriaz ari garela ondorengo abestiaren erradiografiarako Waikil rapero maputxearen ‘Truful-truful’ kantua aukeratu dugu.

Bukatzeko gaurko kolaborazioan “Marxismoa Abya Yalan” izendaturiko hausnarketaren bildumaren bigarren zatia plazaratu nahi dizuegu, pentsamendu marxista latinoamerikarraren argazkia eskeini digun Jonathan Montilla internazionalistaren ahots eta arkatzetik.

A desalambrar : M-2 EgunOTAN Ukranian

Gaurko elkarrizketan Ukrainiako egoeraren jarraipena eta azken ordukoak ezagutzea dugu asmoa eta horretarako Nahia Sanzo gonbidatu nahi izan dugu, kazetari, soziologo eta Geopolitikaz ikerketa taldeko kidea.

Abestiaren erradiografian Maiatzaren lehenaren ereserki kubatarra entzun bakarrik ez, bere jatorria eta sortzaileak zeintzuk izan ziren ere jakingo dugu.

Kolaborazioan pentsamendu marxista latinoamerikarraren berri emateko asmoz datorkigu amaitzeko Jonathan Montilla.

A desalambrar : A-25 Sahara hurra!

Hauts, lur eta hondar astintzeko gogoz gatoz gaur, hasteko beraz Saharako egoera sozio-politikoaz mintzatu nahi dugu, Euskal Herriko saharar diasporaren parte de Mohamed kidearekin.

Jarraitzeko abestiaren erradiografian Mestisay musika talde kanariarra izango dugu entzungai. Sulema izena daraman kantuak emakume sahararrak oroitu eta omentzen ditu.

Amaitzeko ondorengo kolaborazioan, lurrari so jarri eta “Nekazarien borroken garrantziaz” hausnartuko dugu Bionekazaritzako kide den Janireren hitz eta ahotsaren bitartez.

A desalambrar : A-18 Nazio askapen borrokak aurrera!

Datorren ostegunean, Gasteizen izango den liburu aurkezpen batera gonbidatu nahi zaituztegu. Boltxek argitaratutako azken liburu honetan “Manual de militancia dentro y fuera de la cárcel” Saïd Bouamama idazleak George Abdallah Ibrahim militante komunista libanoarraren bizitza eta borroka kontatzen dizkigu. Frantziako kartzeletan denbora gehien daraman preso politiko honi buruzko saiakera fina. Apirilak 20 arratsaldeko 19:00retan Hala Bedi Irratiko alboko lokalean izango da Askapenak antolatuko hitzaldia. Bertan Iñaki Gil de San Vicente izango da hizlarietako bat liburuaren aurrehitzaren egile gisa. Beste hizlaria Al Yudur gazte palestinarren kolektiboko kidea den Taher Ali izango da, gaur gurekin mintzatuko dena.

Atzo, apirilak 17 Nazioarteko Preso Politikoen eguna izanik gaurko abestiaren erradiografian Habeas Corpus talde rap-metalero madrildarraren ‘Sois ejemplo’ abestia eskeini nahi dizuegu.

Bukatzeko gaurko kolaborazioan, iraultzaile, pentsalari eta poeta handi baten bizitzaz mintzatuko zaigu René. Ho Chi Minh iraultzaile marxista-leninistak AEB-en inbasioaren aurrean Vietnamgo garaipenaren arduradun nagusietako bat izan zen, paradoxikoki garaipena bera baino lau urte lehenago zendu zen arren.

A desalambrar : M-21 Eutsi Kurdistan!

Hilabete luze igaro da Kurdistanen epizentroa izan zuen lurrikara ikaragarri hartatik. Hori dela eta pasa den astean etxe hontako magazinetako batean, Suelta la ollan hain zuzen, Europan errefuxiatu bizi den Sozdar emakume kurduari egin zioten elkarrizketa emititu nahi dugu.

Abestiaren erradiografian abesti borobila, aldarrikapena eta dantza son kubatarraren doinura batzen dituen ‘Jarabe Vietnamita’ Quintín Cabrera Uruguayko kantautorearen esku.

Bukatzeko gaurko kolaborazioan, 1883ko martxoaren 17an Engels berak Marxen hilobi aurrean botatako miresmen eta maitasunez jositako berbak izango ditugu entzungai.

A desalambrar : M-14 Errepresioari erantzun!

Gaurko elkarrizketan Boltxek argitaratutako azken liburuaren aurkezpena egiteko parada izango dugu: “Manual de militancia dentro y fuera de la cárcel”. Bertan Saïd Bouamama idazleak George Abdallah Ibrahim militante komunista libanoarraren bizitza eta borroka kontatuko dizkigu. Frantziako kartzeletan denbora gehien daraman preso politiko honi buruzko saiakera fin hontan sakontzeko Boltxeko kide den Inmarekin solastuko gara.

Abestiaren erradiografian ‘Gallo rojo, gallo negro’ abestia baino, ereserki iraultzaileari egingo diogu lekua. Bere sorreratik bere egileak urteak berau grabatu gabe egotetik iraultza egarri direnen ezpainetan hilezkor egitera pasa delako, oilar gorri ausarta laster gailenduko delako.

Gaur bost urte betetzen dira Marielle Franco erahil zutela Rio de Janeiron. Brasilgo ezkertiarrentzako erreferentea izan zenaren ibilbide politikoa azaltzera datorkigu Ander Otaño kolaborazioan.

A desalambrar : M-7 PALESTINA ASKATU!

Gaurko elkarrizketan Palestinara joko dugu. Azken asteetako egoera gertutik jarraitu eta salatzeko asmoz Shuruk izango dugu solaskide, bera Masar Badil eta Al-Karama emakume palestinarren mugimenduko kide da.

Abestiaren erradiografian Amalurrari alai eta indartsu kantatzen dion Guadalupe Urbina ezagutuko dugu. Costa Ricako kantautorearen ‘La cumbia de la niña’ gozatzeko aukera izanik.

Kolaborazioan Begoña Gartzia Arandigoyen, ‘Alba’ ezizenez, ekarri nahi digu gogora Itsaso Lekuonak. Nikaraguara mediku bezala abiatu zena Garesen, Nafarroan orain dela 57 urte jaioa izan zena El Salvadorren erahil zuten mundu justu baten alde borrokatzeagatik, internazionalismoan sinisteagatik.

A desalambrar : O-28 Badatoz Askapenaren Brigadak!

Martxan dago jada Askapenaren Brigada kanpainia, euskal herriko erakunde internazionalistak bere brigadetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du apirilaren 9rarte. Aurtengo kanpainaren ezaugarriak hobeto ezagutzeko, gaurkoan Askapenako kide den Urtzi Iriarte elkarrizketatuko dugu.

1976ko otsailaren 27an Saharar Errepuklika Demokratikoaren izendatzea burutu zuen Nazio Kongresu Sahararrak. Abestiaren erradiografian urtemuga hontaz baliatu gara Mariem Hassan emakume saharar honen ‘Haiyu’ kantua, eukeraz ‘eutsi!’ zitekeena entzuteko.

Datorren martxoaren 11an Bilbon burutuko den NATOren aurkako manifestazioa aitzaki, inperialismoaren beso armatu honek duen historia kriminalari so gabiltza. 70-80ko hamarkadetan zehar Hego Amerikan milaka pertsona izan ziren erahilak, atxilotuak edota desagertuak AEBetatik gidatutako Condor Operazioa zeritzon horretan. Sarraski honetan ofiziala ez den OTANen partehartze eskutuaz mintzatuko da Shaila Fernandez gaurko kolaborazioan.

A desalambrar : O-21 OTAN-EB EZ! EUSKAL HERRIA ANTIIMPERIALISTA!

Datorren ostegunean, otsailak 23, Gasteizko Errekaleor auzoan izango den hitzaldia aurkeztu nahi dizuegu. Iñaki Gil de San Vicentek eskeiniko digun solasaldiaz eta martxoaren 11 NATOren aurka antolatutako mobilizazioaz hitz egiteko Askapenako kide den Ester Muñoz elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian klasiko bat, memoria eta itxaropena bizirik mantentzeko balio duten kantu horietako bat eskeintzera gatoz. ‘El derecho a vivir en paz’ abestian Vietnamen demostratu zuten bezala, antolakuntza eta borrokaz badelako garaipenerako tartea gogoraraziko digu Victor Jarak.

Gaurko kolaborazioan liburu bat aurkezteko asmoz datorkigu Iñigo Bilbao. El Viejo Topo argitaletxeak 2021an kaleratutako ‘Quiebras y pugnas del tablero político mundial’ non nazioartean eta geopolitikan iaioak diren hainbat izen ezagunen 11 artikuluren bilduma topatuko dugun.

A desalambrar : O-14 Comuna o nada!

Gaurko elkarrizketan Venezuelara joko dugu ‘El Maizal’ komunako kide den Angel Prado komuneroarekin solastera. Errepublika Bolivariarrean ematen diren antolakuntza herrikoien esperientziak edota komunen nondik norakoak hobeto ezagutzeko asmoz.

Abestiaren erradiografian Gata Cattana rapera eta poetaren ‘Los siete contra Tebas’ izen bereko diskan biziraun duen kanta aurkeztuko dizuegu. 2012an erditutako abestiak ez du gaurkotasun zantzurik galdu, tamalez nola ez, ta III.Mundu Gerraren mehatxupean irmotasunez eta adorez errimatzen du Kordobakoak.

Kolonbiako espetxe baten erraietatik testigantza eta protesta hitzak jaso ditugu, gaur bertan hasita, bertako presoek aurrera eramango duten gose grebaren arrazoiak adierazten. Kolaboraziorako ahotsa jartzen duenak Kolonbiako ‘Movimiento Nacional Carcelario’ko kidea da eta 14 urte daramatza kartzelan.