A desalambrar : O-07 Frantzia sutan

Gaurko elkarrizketan Frantziar Estatuaren inguruan arituko gara. Protestak, errepresioa, Kurduen hilketak eta ixiltasun informatiboaz arituko gara.

Abestiaren erradiografian Keny Arkanaren “La Rage” izango dugu mintzagai.

Azkenik, Kolaborazioan, Monroe doktrina eta fundamentalismoaen inguruan arituko da Aitor.

A desalambrar : U-31 ERREpresioa

Gaurko elkarrizketan Askapenak argitaratu berri duen ‘Europar Batasuna eta Errepresioa’ izenburua duen txostena aztertzea da asmoa ta horretarako Aratz Estonba abokatu eta militante internazionalistarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian Çerxa Sorese, euskeraz -Iraultzaren gurpila- izena duen ereserki kurdoaren bertsio bat aurkeztuko dizuegu.

Kolaborazioan Clara Zetkin-en hitzak baliatuz gerraren arriskuaz, honen aurkako jarreraz eta alderdi komunistek gudaren aurrean hartutako edota hartu beharreko erabakietaz jardungo zaigu Ester Muñoz.

A desalambrar : U-24 Faxismoaren kontra Abya Yala borrokan!

Gaurko elkarrizketan MST edo Movimiento sin Tierra-ko zuzendaritzako kidea den Miguel Estedile izango dugu mintzalagun azken egunotan Brasilen emandako gertakariei buruz hitz egiteko.

Abestiaren erradiografian Daniel Viglietti musikari uruguaitarraren ‘Yo vivo en un tiempo de guerra’ abestia entzungo dugu, kantua 1973an, nola ez, erbestean grabatuko zuen Bertold Brecht poeta alemaniarraren hitzak tarteko.

Kolaborazioan Txileko estatuaren eskutik herri Maputxea jasaten ari den errepresioaz eta honen aurrean garatutako borroka eta erresistentziei buruz arituko zaigu Mery, Preso Maputxeen aldeko Euskal Herriko kolektiboko kidea.

A desalambrar : U-17 Zer dio Asiako erraldoiak?

Gaurko elkarrizketan Iñaki Gil de San Vicente, pentsalari marxista, izango dugu mintzalagun. Txinaz, bertako egoeraz, hedabideen manipulazioaz eta nahitaez geopolitikaz arituko gara.

Abestiaren erradiografian Sepultura trash-metal talde brasildarraren ‘Manifest’ abestia eskeiniko dizuegu. 1992an Brasilgo Carandiru espetxeko sarraskia gogoratu eta justizia aldarrikatuko duena.

Kolaborazioan Abya Yala edo Amerikaren egoeraren analisi bat eskeiniko digu René Behoteguyk arreta berezia Brasil eta Perun jarriz.

A desalambrar : A-20 Borrokak darrai!

Gaurko irratsaioan 2022ko kolaborazioen errepasoa egingo dugu eta gogoeta bat utziko dizuegu data berezi honetan

A desalambrar : A-13 BIJI KURDISTAN!

Azken egunotan gogor erasotu du Turkiak Kurdistan, bertako egoera baloratu eta ofentsiba honen ertz guztiak aztertu ahal izateko, Askapenako kidea den Aratz Estombarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian Kurdistanen geratuko gara, ‘A las barricadas’ abestiaren bertsio kurdoa entzun eta sentitzeko prest.

A desalambrar : A-6 MARICHIWEU!

Gaurko saioa, gose greban dauden Wall Mapuko preso politikoei eskeini nahi diegu. Horretarako, elkarrizketan Wall-Mapuren defentsan gose greban dauden preso politikoen inguruan jardungo dugu. Horretarako, Wall Mapu Euskal Herria elkarte internazionalistako kide den Mery izango dugu gurekin.
Abestiaren erradiografian Luanco rap-lari maputxearen “Sabor de la tierra” abestia entzungo dugu.

Ondoren, preso dagoen Arauco Mallecoko koordinadorako werkena den Héctor Llaitulen ezkutitza entzungo dugu.

A desalambrar : A-29 Europa jo puntuan!

Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Frantzesca militante italiarra izango dugu mintzalagun.

Abestiaren erradiografian rap metalerotzat jo dezakegun abestia eskeintzera gatoz. Sons of Aguirre rap taldea eta Scila jatorriz heavya den banden arteko elkarlan eta fusioak sortutako ‘La cigarra y la Hormiga’ abestia hain zuzen.

Amaitzeko gaurko kolaborazioan ‘Apurtu Kapitalaren Europa’ Askapenaren irakurketa izango dugu entzungai, mundu osoko langileon bizi baldintzak diseinatzen dituzten zapalkuntza sistemekin amaitzeko gure lehen urratsa kapitalaren Europarekin amaitu eta langileon Europa bat sortzea delako.

A desalambrar : A-22 Emakumeen aurkako indarkeria Paraguayen

Emakumeon aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunari so, indarkeriak iturri anitz dituelako, gaurkoan Paraguayko estatu terroristak desagerrarazitako neskatilaren kasuaz arituko gara. Horretarako Lichita eta bere senideenganako jazarpena ondo ezagutzen duen Negro Soares ‘Convocatoria Segunda Independencia’ko militantea eta abokatu argentinarra elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian, emakumeon aurkako indarkeria imperialista salatzen jarraitzeko, Shadia Mansour rapera palestinarraren abestia izango dugu entzungai; beraiek tankeak dituzte, guk harriak besterik ez.

Amaitzeko kolaborazioan gure herrian sionismo israeldarrarekin ematen diren konplizitateak salatu eta Palestinari elkartasuna adieraztera dator gaurkoan Alaitz Amondarain.

A desalambrar : A-15 Fora Bolsonaro! A luta continua!

Gaurko elkarrizketan Brasilgo azken gertakari eta bertako egoera soziopolitikora gerturatu nahi dugu eta horretarako MST edo ‘Movimiento de los Trabajadores Rurales Sin Tierra’ko koordinatzaileea den Alexandre Conceicaorekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian The Baboon Show musika talde suediarraren ‘Same Old Story’ langileon miseriaz eta erresistentzia beharraz aritzen den kantua izango dugu entzungai. Etorkizuna gurea dela diote, hala ote? Hala bedi.

Amaitzeko kolaborazioan Brasil izango dugu berriz jopuntuan, oraingoan Via Campesinako emakumeek 2006an burututako ekintza gogora ekarriz aurten Askapenako brigadista izandako Endika Garciaren eskutik.

A desalambrar : A-8 Blokeorik ez!

Gaurko elkarrizketan pasa den astean NBEan enegarrenez EEBBek Kubari inposatutako blokeoaren harira burututako bozkaketari buruz Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kidea den Jose Manzanedarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian Chico Buarque idazle, abeslari eta poeta brasildarraren ‘A pesar de voce’ abestiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Amaitzeko kolaborazioan Brasil izango dugu ere jopuntuan, oraingoan Via Campesinako emakumeek 2006an burututako ekintza gogora ekarriz aurten Askapenako brigadista izandako Endika Garciaren eskutik.

A desalambrar : U-25 Gerra Europan

Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Frantzesca Cambiare Rottako militante italiarra izango dugu mintzalagun.

Abestiaren erradiografian FARC-EPren komandantea izandako Julian Conradoren “De mi pueblo para la guerrila”. 14 diska ta ia 200 abesti sortu dituen kantautore kolonbiarra datorren urriaren 28an Arrasaten izango da hitzaldi bat ematen hainbat eragilek antolatuta.

Amaitzeko kolaborazioan Ukrania izango dugu mintzagai, horretarako Nahia Sanzoren ahotsa izango dugu gurean. Sanzo Geopolitikaz ikerketa lantaldeko kidea, kazetaria eta soziologoa da, 2014tik Donbassen gertatutakoak ere ondo ezagutzen dituena.

A desalambrar : U-18 Askapenak 35 urte

Askapenak 35 urte bete ditu eta berau ospatzeko Internazionalista Eguna antolatu dute datorren urriaren 22an Arrasaten. Munduko herri eta langileria zapalduon askapena hain zuzen, borroka bateratu baten bitartez lortuko denaren ideia urtez urte gogorarazi digulako beti, gaurkoan berari, Euska Herriko eraunde internazionalestari, eskeini nahi diogu hurrengo saioa.

Hortaz, hasteko Askapenaren jaiotzaz, ibilbideaz, gaurkotasunaz eta etorkizunaz hitz egiteko antolakunde internazionalistaren kide diren Alaitz eta Haizea izango ditugu mintzalagun.

Abestiaren erradiografian Laboaren Txoria Txori kantua Elh Malick senegaldarraren ahotik entzungo dugu. Artea ideia politikoak legez, ona denean, artefaktu bihurtu eta edozien txokotan gozagarri eta erabilgarria izan daitekeelaren eredu.

Amaitzeko kolaborazioan Jesus Valencia idazle, pentsalari ta ezerren gainetik internazionalistaren berbak izango ditugu entzungai

A desalambrar : U-11 Jatorrizko herriak erresistentzian!

Urriaren 12a dugu bihar, non Amerika deskubritu zutelakoan Hispanitatearen eguna ospatzen duten batzuk oraindik. 1492an Abya Yala edo Amerika bere existentziaz jabetuta bazegoen noski, ondoren etorri zena kontinente oso baten hustuketa eta odoluste sistematikoa izango zen.

Bertako jatorrizko herriek nekez baina batez ere borrokatuz biziraun dute mendeetan zehar baina errepresioak ez du etenik eta egunotan Argentinan izandako atxiloketei buruz hitz egiteko Patagoniarra den Soraya Maicoño emakume maputxea elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian ere Amerikaz nahi genuen berba egin eta horretarako Puerto Ricoko Residente raperoaren kantu hau aukeratu dugu, This is not Amerika, kontinetearen erradiografia sinesgarri eta gordin bat eskeintzen duelako.

Bukatzeko Amerikatik Afrikara egingo dugu salto gaurko kolaborazioa Sankarari eskeinia dagoelako. Egun gutxitan beteko baitira 35 urte Thomas Sankara Burkina Fason erahil zutenetik eta data ilun honen aitzakian iraultzaile komunista honen bizitza eta ekintzen pintzelada bat eskeiniko digu Tamarak.