Aurreikuspenak bete zituen Berri Txarrak-ek Araban eskainitako azken kontzertuan
“Etenaldi mugagabeko” azken kontzertuen aurretik, bira luzea egiten dago Berri Txarrak taldea eta asteartean Gasteizen egongo ziren, Jimmy Jazz aretoan.
25 urte bete ditu taldeak, eta hori ospatzeko antolatu duten bira luzearen ostean etorriko da etenaldia. Ikusi arte Tour 2019 izena jarri diote birari, eta “zinez berezia” izango dela iragarri zuten. Gasteizen gutxienez, aurreikuspenak bete zituzten: aretoa goraino -sarrerak salgai jarri bezain pronto amaitu ziren- eta bi ordu luze oholtzaren gainean.
Argazkiak: Dos Por Dos
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!