[Audioa] Está Pasando en Gasteizek estreinatu du “Sarean Arrantzan” atala ARABA HIZPIDEn
Asteazkenero “Sarean Arrantzan” atala izango dugu ARABA HIZPIDEn. Bi izango dira aurten gurekin egongo direnak: Está Pasando en Gasteiz eta Oihan Txabarri. Hedabideko kazetaria den Arantzazu Alonso etorri da gaur Hala Bediko estudioetara, bost gai gurekin elkarbanatzeko:
- Weborri berria estreinatu dute Está Pasando en Gasteizko lagunek.
- Orbain kultur elkarteak aste honetan zehar ospatzen ari dituen “De Grupis a Riot Grrrl” jardunaldiak.
- Saskibaliko SuperCopa ospatuko da asteburuan Gasteizen.
- Erdi Aroko azokak 15 urte beteko ditu asteburuan.
- Igandeko hauteskundeak eta atarian ireki duten atal berezia.
-
Erredakzioa: [Audioa] Está Pasando en Gasteizek estreinatu du "Sarean Arrantzan" atala ARABA HIZPIDEn??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!