“Atea itxi erregai fosilei” lelopean elkarretaratzea egin zuen Berrizutk
Mobilizazioa egin zuten Berriztuko kideek igandean Gasteizko Plaza Berrian, erregai fosilen aurka.
Elkarretaratzea egin zuen igandean Berriztuk “Atea itxi erregai fosilei” lelopean; Gorka Urtaran alkateak Klima Ekintzarako udal batzordean Armentia-2 putzuan gasa ustiatzeko zundaketak egitea babestu izana salatu zuten.
Talde ekologistaren iritziz “itxuraz kaltegarria ez den Armentia-2 esplorazio-putzuaren atzean, ehunka mila hektareatan eragina duen plan handi bat dago”, hau da “Subillakoa ez da putzu isolatu bat, ondoren euskal lurraldean ehunka putzu egin ahal izateko lehen pausua baizik”.
Gainera, plataforma honetatik putzuaren lekuan Subijanako akuiferoa dagoela gogorarazi dute, eta beraz, gasaren uztiaketak Euskal Autonomia Erkidegoko ur-erreserbarik handiena arriskuan jarriko lukeela. Hau bereziki larria dela uste dute, azkenengo egunotan ura Wall Streeten etorkizuneko merkatuan kotizatzen hasi dela jakin dugu eta.
Gas proiektuaren alternatiba “etxebizitzak isolatu eta benetako trantsizio energetikoan inbertitzea” da ekologisten aburuz, eta beraz, Eusko Jaurlaritzari “erregai fosiletan diru publikoa xahutzeari uzteko” eskatu diote.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!