Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harroko jaiak
Ekainaren 28tik Uztailaren 4ra izango dira Gasteizko Alde Zaharreko jai alternatiboak. Egitarau oparoa osatu dute, oztopo guztien gainetik.
“Etxean intxaurrak hiru, auzora atera eta hamahiru!” leloarekin ospatuko dira aurtengo Zaharraz Harro jaiak. Aste osoko programazioa antolatu dute, eta pandemiak ekarritako zailtasunen gainetik, lortu dute betiko Zaharraz Harroko jaien antzekoa izango den egitaraua osatzea, gauza batzuk aldatu beharko badira ere.
Imanol Aranburu Zaharraz Harroko kidea da, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Jaien prestaketetan izandako arazoak aipatu dizkigu, pandemiaren eragina nola eraman duten, eta egitaraueko elementu batzuk nabarmendu dizkigu.
Bestalde, kalearen erabilera publikoa aldarrikatzeko parada izan dugu Imanolekin. Covidaren garaietan zailagoa bada ere, kaleak hartzeko deiak bizirik jarraituko du aurtengo jaietan ere. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Aurtengo egitaraua hemen ikusgai. Ginkanan izena emateko zhakademiazoroa@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!