Arrosa Sareak 20 urte bete ditu
Irrati libreen sarearen urteurrena ospatzeko Zebrabidea saio berezia izango da EHZtik zuzenean.
20 urte pasa dira Arrosako herrian euskal irrati ezberdinetako kideak bildu eta Arrosa Sarea sortzea erabaki zuten. Ordutik ibilbide oparoa izan du sareak, eta hogei irrati baino gehiagok osatzen dute gaur egun. Irrati txiki eta handiak, zahar eta berriak, denak elkartuta euskara eta elkarlana sustatzeko.
Iraitz Gesalaga Arrosako koordinatzaile lanetan dabil, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Berak kontatu dizkigu Arrosa Sarea sortzeko arrazoiak, urte hauetako bilakaera eta egungo egoera. Gaurkoan gainera, Zebrabidea saioaren edizio berezia izango da EHZ jaialditik zuzenean, Zebrabideko kide berri eta zaharrak batuta.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!