[ARGAZKI GALERIA] Tuterako erailketa matxista salatu dute Gasteizen, Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzean
Euskal Herrian jazotako azken hilketa matxistaren aurrean, eraso sexisten aurkako eta autodefentsa feministaren aldeko mezua aldarrikatu dute.
Dozenaka lagun elkartu ziren Gasteizen atzo, osteguna, Tuterako erailketa matxista salatzeko. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta egin zuen mobilizazioa Mugimendu Feministak, eraso sexistak arbuiatu eta autodefentsa feminista aldarrikatzeko.
Astelehen goizean, hilik aurkitu zuten Sara Pina izeneko 38 urteko emakumea Tuteran, etxebizitza batean. Gorpuak labankadaz egindako zauriak zituen. Emakumearen senarra izan da susmagarri nagusia hasieratik eta Frantzian atzeman zuten astartean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!