ARGAZKI GALERIA | Sindikatuek EAEko Hezkuntza Saila eta Haurreskolak Partzuergoa mugiarazi dituzte
Gaur mahai negoziatzailea bildu da, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek pasa den astean egin zieten bilerarako deiaren ondorioz.
Haurreskoletako langileek 8 greba egun eta hamarnaka mobilizazio burutu ostean, deia heldu da. Azkenengo bilkuran, administrazioak zalantzan jarri zituen Haurreskolak Partzuergoaren bideragarritasuna eta dauden
akordioak.
Sindikatuen hitzetan “lotsagarria da Hezkuntza Sailburua eta Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaria den Jokin Bildarratzek, eta Zorione Etxezarraga gerenteak hezkuntza-proiektu
honekiko orain arte erakutsi dituzten arduragabekeria eta langileekiko errespetu falta”.
Hain zuzen, jarrera aldaketa bat bilatzeko asmoz, langileak familiekin batera mobilizatu dira Lakuako gobernuaren aurrean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!