ARGAZKI GALERIA | Salbuespenezko espetxe politikaren aurka jende uholde batek bete zituen Arabako plazak
Euriak Euskal Herriko 650 tontorretara Euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarria igotzeko erronka zapuztu bazuen ere, elkartasun uholde bilakatu ziren Arabako plazak. Sarek maiatzaren 8ra atzeratu du ekimena.
Larunbatean behar zuen baina maiatzaren 8ra atzeratu du Sarek Euskal herriko 650 menditara igotzeko ekimena. Izan Bidea dinamikaren baitan “inoiz egin den mendi igoera bateraturik handiena” burutu behar zen salbuespenezko espetxe politikaren aurka.
Eguraldiak, ordea, ez zuen mendira igotzeko aukerarik eskaini baina Euskal Presoen aldeko elkartasun uholde batek hartu zituen Euskal herriko ehunka herritako plazak. Araban ere oihartzun zabala izan zuten herriz herri elkartasun argazkiak ateratzeko jarritako zitak.
Bidea egiten jarraitzeko konpromisoa
Hilabetez Euskal herriko herri eta auzoetan egindako lana goraipatu zuen Sarek eta salbuespenezko espetxe politikaren aurka urratsak ematen jarraitzeko beharra azpimarratu zuen: “Tontorra zein den badakigu; etxeratzea, elkarbizitza, bakea. Segi dezagun, beraz, bidea egiten, bidea izan gaitezen”.
Argazki Galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!