ARGAZKI GALERIA | Saharako Herriaren alde, ehunka lagun atera dira kalera Araban
Sahararen autodeterminazio erreferenduma aldarrikatu dute ehunka lagunek asteburuan Arabako herri eta eskualdeetan. Marokoko Erresumak, azaroaren 13an hautsi zuen 1991eko Bake Akordioa, Guerguerateko mugan protestan ari ziren ekintzaile sahararren aurka militarrak bidali ostean. Geroztik, gerra egoera ezarri du Fronte Polisarioak
Sahara Euskadi Mugimenduak eta Fronte Polisarioaren Euskal Herriko Ordezkaritzak deitua mobilizazioak burutu ziren larunbatean Arabako herri eta eskauldeetan. Gasteizen ehunka lagun elkartu ziren Andra Mari Zuriaren Plazan eta Agurainen manifestazio jendetsu batek zeharkatu zituen herriko kaleak. Aiaraldean ere izan ziren elkarretaratzeak.
Azaroaren 13an Marokoko Erresumak 1991eko Bake Akordioa hautsi egin zuen Guerguerateko mugan protestan ari ziren ekintzaile sahararren aurka militarrak bidali ostean. Geroztik, gerra egoera ezarri du Fronte Polisarioak.
Asteburuko mobilizazioetan gogor gatzetsi zuten Marokok Sahara Errepublika Demokratikoko lurralde okupatuetako herritarren eta ekintzaileen aurka areagotutako errepresio olatua; baita, “blokeo informatiboan eta gatazka armatuaren ukazioan oinarritutako Marokoren komunikazio-estrategia” ere. Nazioarteko komunitateak saharar herriarekiko erakutsitako “utzikeria” ere gogor salatu zuten. Mendebaldeko Saharan berpiztutako gatazkari aterabide bakarra dagoela aldarrikatu zuten: autodeterminazio erreferenduma gauzatzea.
Gasteiz
Agurain
Aiaraldea
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!