[ARGAZKI GALERIA] Palestinaren askatasuna eta Israeli boikota aldarrikatu dute Santiago ospitaleko atarian
Arabako ESI-etako ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuen deiari erantzunez, dozenaka langile, erizain eta medikuk elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Gasteizko Santiago ospitalearen parean.
Arabako ESI-etako ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eguerdian egin duten elkarretaratzean, Santiagoko Ospitalea Gazan balitz, armada sionistaren helburu militarra izango zela salatu dute. Kandelak eta hilotzen irudia ematen zuten panpinak lurrean, zuziak eta Palestinako banderak eskuetan eta zapi palestinarrak lepoan, dozenaka langile, erizain eta medikuk, euskal gizarte osoa Palestinaren aldeko ekintza, ekimen eta manifestazioetan parte hartzera eta Israelen aurkako boikotarekin bat egitera deitu dute.
Elkarretaratze honen bitartez, Palestinako osasun langileak, “beren betebehar deontologiko eta morala betetzeagatik eraso, atxilotu eta erail egiten” dituztela salatu dute. “Su etena orain! Stop Genozidioa! Gora Palestina askea!” lelopean antolatutako kontzentrazioan, gaztelaniaz eta euskaraz ondoko agiria irakurri dute.
Hemen entzungai.
-
Erredakzioa: [ARGAZKI GALERIA] Palestinaren askatasuna eta Israeli boikota aldarrikatu dute Santiago ospitaleko atarian00:08:36
ARGAZKI GALERIA.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!