[ARGAZKI GALERIA] Naipes Fournier-eko langileek manifestazioa egin dute, “aldarrikapenak kalera ateratzeko”
Larunbatean, urriaren 22an, Naipes Heraclio Fournier enpresako langileek manifestazioa egin dute hitzarmenaren negoziazioa etenda dagoela salatzeko. Enpresak langileen erosahaleman murriztu nahi duela diote langileek, baita aurreko hitzarmenetan lortutako eskubideak kendu ere.
Egoera horretan, lanuzteak egin dituzte aste honetan, jarraipen oso handiarekin (%90ekoa iragan ostegunean). “Ekoizpena geratzea lortu dute langileek, eta larunbatean euren aldarriak Gasteizko kaleetara eramango dituzte”, azaldu dute ELA eta LABek osatzen duten batzordeko ordezkariek.
Manifestazioa 12:00etan abiatu da Naipes museoaren ataritik eta Alde Zaharreko kaleen egin du ibilbidea.
Lanuzteekin jarraituko dute eta egoera konpondu ezean, mobilizazioak indartuko dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!