[ARGAZKI GALERIA] «Kalera irten behar gara gure eskubideak aldarrikatzeko»
Osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioa izango da larunbat honetan, martxoak 16, eguerdiko 12etan Gasteizko Bilbo plazatik abiatuta.
Osasungintza publikoaren aldeko OPA herri plataformak kalera aterako dira berriro larunbat honetan, Osakidetzaren «desegitea eta pribatizazioa» salatzeko, eta osasun arreta «publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izateko eskubidea» aldarrikatzeko. Hilaren 16an, larunbata, Gasteizen 12:00etan, Osasun publiko eta kalitatezkoaren alde. Pribatizaziorik ez. Osakidetzaren eraisterik ez lelopean, Euskadiko Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak prentsaurreko bidez jakinarazi duenez.
HIZPIDEA | Osasun Publikoa Aurrera plataformarekin elkarrizketa:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!