ARGAZKI GALERIA | Izaki Gardenak taldeak “streaming” uhinak astindu zituen Jimmy Jazz aretotik eskainitako kontzertuan
Iragan ekainaren 6an ekin zion Gasteizko Jimmy Jazz aretoak"streaming" bidezko kontzertuak eskaintzeari, Covid-19ak eragindako egoerara moldatuz. Igandean Izaki Gardenak talde gasteiztarra izan zen aretoan eta gaur Red Iron Squad eta The Dealers bandak arituko dira online bidez ostegun iluntzea girotzen. Josetxo Perez eta DosPorDos argazkilariek igandeko kontzertuko argazki galeria osatu dute.
Bueltan dira zuzeneko kontzertuak Gasteizko Jimmy Jazz aretora, osasun neurri eta irizpideek ateak publikoari zabaltzea galarazten jarraitzen duten arren. Ekainaren 6an ekin zioten Jimmy Jazzeko kideek “streaming” bidezko kontzertuen egutegiari, Brigade Loco, The Guilty Brigade, Rotten XIII eta Arkada Social taldeekin.
Programazioarekin aurrera eginez, iragan igandean Izaki Gardenak taldearen txanda heldu zen. Talde gasteiztarrak, internet bidez zabaldu zituen bere doinuak Jimmy Jazz aretotik pantailen atzean zeuden ehunka ikusleenganaino. Gaur, The Dealers eta Red Iron Squad bandek itxiko dute streaming kontzertuen egutegia momentuz, aretoaren irekiera ahalbidetuko duen neurri berrien zain. Arratsaldeko 19:00etan hasiko den kontzertua iksuteko sarrerak eskuragarri daude dagoeneko esteka honetan. Teknikari, langile eta musika taldeei laguntzeko borondatezko diru ekarpenak egiteko aukera ere jarri dute martxan.
Argazki galeria
Josetxo Perez eta DosPorDos argazkilariak kamerekin aritu ziren igandeko Izaki Gardenaken kontzertu berezian bizitakoa harrapatu nahian. Argazki galeria osatu dute egun horretako argazkiekin:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!