[ARGAZKI GALERIA] Greba egun arrakastatsua Mercedesen, produkzioa ere etenda
Ekainaren 22an, greba eguna izan da Mercedesen, joan den astean iragarri bezala. Goizeko lehen txandarekin batera hasi dira mobilizazio eta piketeak. Azken urteetako pikete jendetsuenak izan dira, sindikatuen arabera. Ia 5000 dira Mercedeseko langileak, eta finkoetako %95 batu da grebara. Seigarren txandaren aurkako izan da aldarrikapen nagusietako bat. Izan ere, egun, bost egunez egiten dute lan gaueko txandan, eta seigarren bat gehitu nahi dio jardunaldiari enpresak.
Arratsaldean, UGT eta CCOO SEA Arabako patronalaren egoitzaren aurrean mobilizatu dira. ELA, LAB eta ESK sindikatuek manifestazioa egin dute Andra Mariaren plazatik abiatuta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!