ARGAZKI GALERIA | Euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko urratsek ehunka lagun elkartu dituzte Gasteizen
Mobilizazio asteburua antolatu du Sarek azaroaren 20, 21 eta 22an. Arabako herri eta eskualde ugaritan burutu dira Euskal Presoen etxeratzearen aldeko ekimenak. Gasteizen milaka lagunek parte hartu zuten hiriko kaleak zeharkatu zituen mobilizazioan, "Euskal preso eta iheslarien etxerako bidean urrtas berriak emanez".
Ehundaka mobilizazio burutu ditu Sarek asteburuan zhera Hego Euskal Herriko herri eta auzoetan. Euskal Presoen egoerari aterabide emateko eta aktibazio sozialerako tresna den “Izan Bidea” dinamikari bultzada berria eman nahi izan diote horrela.
Araban eskualde ugaritan antolatu dira Euskal Presoen etxeratzearen aldeko ekimenak eta hurrengo egunetan gehiago ere burutuko dira.
Gasteizek hartu zuen, atzo, azaroak 21, asteburuko mobilizaziorik handiena. Ehunka lagun batu ziren Iparralde Gizarte Etxetik abiatu zen manifestazioan. Aurretik, bizikleta martxa batek, Euskal Preso Politikoen aldeko aldarriz jantzita Gasteizko eraztun berdea inguratu zuen.
Covid-19aren ondorioz espetxeetako egoerak okerrera jo duela azaldu zuten Sareko ordezkariek manifestazioaren amaieran egindako ekitaldian, eta egoera horrek “bai preso direnei bai senideei” eragiten diela.
Urgentziazko eta beharrezko pausoak ematea exijitu zuten: Larriki gaixo diren presoen kaleratzea, urrunketa politikari amaiera ematea. gradu-progresioa aplikatzea, zigorrak batzea eta bakartuak diren emakume presoak elkartzea. “Finean, salbuespen legedia bertan behera laga eta lege arrunta ezartzea” gaineratu zuten Sareko bozeramaileek.
Urtarrilaren 9ko mobilizaziora batzeko deia ere egin zuten. Aurten, pandemia egoera dela eta, Bilbon ez ezik herriz herri antolatuko ditu mobilizazioak Sarek. Aurtengoa ere “urteroko mobilizazio garrantzitzu eta jendetsua” izango dela iragarri zuten.
Argazkiak
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!