ARGAZKI GALERIA | “Burgesiaren zuzeneko diktadura” eteteko deia egin zuen GKS-k larunbatean
Gasteizko kaleetan zehar mobilizazioa burutu zuen larunbatean Gazte Koordinadora Sozialistak. Pandemiari aurre egiteko gobernu desberdinek ezarritako neurrien aurrean "askatasun zibil eta politikoen" defentsa egin zuten.
Manifestazio jendetsua burutu zuen Gasteizko GKS-k larunbat iluntzean. Andra Mari Zuriaren plazatik abiatu zen mobilizazioa eta “Burgesiaren zuzeneko diktadura” eteteko deia luzatu zuten bertan bildutakoek.
Pandemiari aurre egiteko gobernu desberdinek hartutako neurrien atzean “goi burgesiak, alderdi instituzionalen babespean, gizarte eredu totalitario” bat inposatzeko ahaleginak ezkutatzen direla adierazi zuten. Horren aurrean “askatasun zibil eta politikoen defentsa” eta “osasunaren sozializazioa” aldarrikatu zituzten: “Gizarte burgesaren miseriari antolakuntza komunista kontrajarriko diogu, gizatasunari bidea irekiko dion aukera erreal bakarra delako”.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!