ARGAZKI GALERIA | Biolentzia heteropatriarkalaren aurkako bozgorailu izan dira Gasteizko kaleak
Beste urte batez kaleak hartu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren baitan. Iparralde gizarte etxetik abiatu zen ehunka emakume elkartu zituen eguneko manifestazio nagusia.
Pandemia egoerak baldintzatuta ere, ehunka emakumek hartu zituzten atzo Gasteizko kaleak biolentzia heteropatriarkalaren aurrean autodefentsa eta antolakuntza feminista aldarrikatzeko. Arratsaldeko 19:00etan, Iparralde gizarte etxetik abiatu zen azaroaren 25eko manifestazio nagusia, «Indarkeria sistemaren ispilu, ¡vamos a defendernos!» lelopean. Aurretik, NeGeak talde feministak deituta, neska* gazte blokea abiatu zen Hala Bediko kantoitik «kaleak hartzeko» aldarria zabalduz.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!