ARGAZKI GALERIA | Atzo eta gaur eraildako langileen memoriak bizirik jarraitzen du
Martxoaren 3ko sarraskitik 44 urte igaro dira gaur. Ekitaldi eta mobilizazio desberdinek orduan eraildako bost langileen memoria ekarri dute gogora, baita urte hasieratik Euskal Herrian prekarietatearen eskuetan hildako 14 langileena ere. Hala Bedik mobilizazio nagusiko irudiak bildu ditu hurrengo galerian.
44 urte igaro dira poliziak Gasteizko bost langile erail zituenetik. 1976ko martxoaren 3 artan Zaramagako San Frantzizko elizan bilduta zeuden grebalarien aurka egin zuen poliziak bortizki, sarraskiaren ondorioz, Romualdo Barroso, Bienvenido Pereda, Pedro Maria Martinez de Ocio, Francisco Aznar eta Jose Castillo hil egin ziren.
Martxoaren 3 hartan eraildako langileen memoria omendu dute, beste urte batez, Gasteizen. Zaramagako plazan egindako ekitaldian orduan gertatutakoaren memoria aldarrikatu eta justizia eskatu dute. Ekitaldiaren ostean manifestazio jendetsu batek Gasteizko kaleak zeharkatu ditu duela 44 urte eraildako langileen zein urte hasieratik Euskal Herrian prekarietatearen eskuetan hildako 14 langileen memorian. “Euskal langileok ez dugu barkatuko!” lelopean “atzo zein gaur” langileak hiltzen jarraitzen dutela gogorarazi dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!