[ARGAZKI GALERIA] Arraza-diskriminazioa salatu dute Gasteizen
Atzo, martxoak 21, arraza-diskriminazioaren aurkako egunean, elkarretaratzea egin zuten Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sarea, Panafrikar Kolektibo beltza eta kolektibo sozio-sanitarioak deituta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.
Atzo, martxoak 21, arraza-diskriminazioaren aurkako egunean, Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sarea, Panafrikar Kolektibo beltza eta kolektibo sozio-sanitarioa kalera atera ziren, Espainiar estatuko arraza-diskriminazioa salatzera. Dozenaka lagun bildu ziren elkarretaratzean.
Erregularizazioaren aldeko EHL-a
Otsailaren 19an eta 20an #ErregularizazioaOrain estatu mailako mugimendua 20 hiritan baino gehiagotan atera zen Herri Ekimen Legegilea ezagutzera emateko. Ekimen hori arrazakeriaren aurkako hainbat erakundek eta kolektibok bultzatu zuten eta 500 mila sinadura bildu behar ditu, Espainiar estatuan egoera administratibo irregularrean dauden 500 mila migratzaileen erregularizazioaren alde.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!